Amaia 2011/04/12


Maia gaur egungo Mexiko eta Ertamerikan Kristobal Kolonen etorreraren aurretik zegoen herri bat zen, 3.000 urtetako historia aberatsa zuena. Maia herria ez da inoiz desagertu, uste den bezala.

Milioika bizi dira lurralde horretan eta askok maia zaharren familiako hizkuntzak hitz egiten dituzte. Askotan maien idazkera hieroglifiko gisa agertu izan den arren, zeinu fonetiko eta ideogramez osatutako hizkuntza konplexu bat zen, orain oso gutxi arte deszifratu izan ahal ez dena.

Maiek 0 zenbakiaren kontzeptua garatu zuten (ematen duenez, "Mundu Zaharrean" baino mendeak lehenago) eta 20ean oinarritutako zenbaki sistema bat zuten. Kalkulu astronomiko ezin zehatzagoak egin zituzten; ilargiaren eta planeten mugimenduari buruzko beraien diagramak begiz inoiz egin diren perfektuenak dira.

Maien urtea gurea baino pixka bat luzeagoa zen, 365 egun eta 25 ordutakoa.

Maien zibilizazioaren hondakinak ez ziren 1839 arte egin ezagunak, John Lloyd Stephens estatubatuarrak eta Frederick Catherwood marrazkilariak hainbat hiri galdu bisitatu zituztenean.

Idatzi zuten marrazkidun egunkariak antzinako kultura honenganako jakin-mina sortu zuen mundu osoan.

Nola egiten zituen biderketak kultura honek? IKUSI BIDEOA!