Amaia
2010/05/31
Aurten bi idazleren bisita izan dugu institutuan:
lehenengo Fernando Morillo eta Aitor Arana gero.
DBHko 4. mailan Morilloren "Leonardoren hegoak" irakurri dugu eta aukera izan dugu Fernando aurrez aurre izateko.
"Ametsari heldu, irribarre egin eta bizitza bizi!"
Oso hitzaldi polita eta berezia izan zen, Morillo berezia delako. Gure galdera guztiei erantzun zien eta bere azalpenek guztiz liluraturik utzi gintuzten.
Oso argi azaldu zizkigun nobela bat idazteko kontuan hartu beharrekoak, baina ez zen aholkurik ematen ausartu. Inportanteena GOZATZEA!
Atsegina benetan Aitor!