Amaia 2017/09/18

Lore Jokoak oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendeko euskal kulturarentzat, hura berpizten lagundu zutelako.
XIX. mendean, Europan, herri-kulturari buruzko interesa hedatu zen. Herriak sortutako kultura-adierazpenak aztergai eta estimagarri bihurtu ziren garaiko jende ilustratuarentzat. Euskal Herrian ere piztu zen jakinmin hura. Horren ondorioz, 1853an, lehen euskal literatura-lehiaketa antolatu zen Lapurdin. Lore jokoak izena hartu zuten, Frantziako Tolosako ohitura zahar bati jarraituz.

Lehen Lore Jokoen jatorria Frantziako Tolosan dago. 1324. urtean lehen Lore Jokoak egin zituzten hiri hartan, olerkariak goratzeko. Olerkirik onenari urrezko bioleta bat ematen zitzaion. Horregatik deitu zitzaien Lore Jokoak. Gaur egungo kiroletako domina-emateak ohitura hartan du jatorria.

Lore Jokoak urtean behin egiten ziren eta gaiak aurretiaz zehaztuta zeuden. Irabazleek jendaurrean kantatzen zituzten olerkiak.
Lore Jokoak jai giroan ospatzen ziren eta egun oso bat irauten zuten; pilota partidak, dantzak, musika eta ganadu-feriak ere izan ohi ziren.

Lehenengo Lore Jokoak Lapurdiko Urruñan egin ziren, 1853an. Anton Abadia izan zen sustatzaile nagusia.
Euskal kulturarekiko atxikimendu handia zuenez, hura bultzatzeko asmoz, lehen Lore Jokoak antolatu zituen Abadiak.

Anton abbadia.png

Lehenengo edizioko gaia euskaldunen emigrazioa izan zen. Urte haietan, gazte askok Amerikara jotzen zuten lan bila.

Martin Egiategik 1853ko Lore Jokoetarako egindako olerki zati honetan, Amerikara joateagatik barnean zuen tristuraz arida, eta nola sentitzen duen faltan gurasoen babesa:


Lur batetarik salto, 
ta bertzera kurri,
hemen gabiltza suelto
nigar-egingarri!
Hain ongi nintakena
nere sorterrian,
zer jan-edan nukena
aita-amen aldian!

Karmelo Etxegarai:
 Urruti nere menditik
joan nintzen dirutu nahirik.
Urrutietan laster bihotza
nahigabez erdibiturik,
gelditu nintzen tristerik,
bake santua galdurik.


Felipe Arrese Beitiaren "Ama Euskeriari azken agurrak" (1879) olerkiko pasartea: (Euskara hiltzeak kezkatzen du idazlea).
Neure bihotzeko Amatxo zaharra,
antzinako Ama Euskara,
seme leial bat orain datortzu
azken agurra emotera.
Hainbeste gerra goitu ezinda
den hori, atsotu zara.
Zaurien zauriz galdu-galduta
Amatxo zoaz hiltzera!

Jean Baptiste Elizanbururen "Apexa eta Lorea" olerkia:

Neguaz primadera zenean jabetu,
sasi baten hegian apexa zen sortu.
Leku berean baitzen lorea gertatu,
gaixoek elkar zuten bihotzez maitatu!

Eguzkiak ihintza pizten duenean,
Apexa doa beti hegalez airean.
Nahi luke loreak segitu bidean,
zurtoinak zertako du gelditzen lurrean?

                            (Eragin-Santillana)

Informazio gehiago:
  - Auñamendi Eusko Entziklopedia
   -  Susa-literatura

Amaia 2017/04/03

Bitoriano Gandiaga Artetxe (Mendata, Bizkaia, 1928ko urriaren 8a - Arantzazu, Gipuzkoa, 2001eko otsailaren 21a) fraidea eta euskal poeta izan zen.

  • Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten. Aldizkaritan kaleratu zuen Gandiagak olerki hainbat (180 inguru) edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru). 

  • Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan: Elorri (1962), Hiru gizon bakarka (1974), Uda batez Madrilen (1977), Gabon dut anuntzio (1986), Denbora galdu alde (1985) eta Ahotsik behartu gabe. 

  • Euskal abeslariek Gandiagaren poema ugari musikatu (150etik gora) eta grabatu eta publikatu.

  • Garaikide zuen Gabriel Arestiren eragina ere nabari da olerki sozialak deiturikoetan. Existentzialismoaren arrastoa ere bai.
  • Mundua lehen pertsonan bereganatzen du. Ez da errealitatea jasotze hutsarekin konformatzen. Arazoek sorrarazten dioten larri-mina nabari zaio.
  •  
  • Etengabeko tenka erakusten du irudi poetikoetan: errealitatea/ametsa, desira/existentzia, landa/hiria. Haren krisiak kristau-fedean aurkitzen du sendabidea.
  • Gaietan zein moldeetan, gerraurreko olerkarien bideari eusten dio.

"Elorri"Liburu existentziala da; 80 bat poema bizi esperientziaren ingurukoak dira.

Arantza zorrotzak eta lore zuriak izaten dituen zuhaixka da elorria, Bizitzaren metafora gisa hartzen du Gandiagak, bizitzak ere nahigabe mingarrien artean tarteka pozaldiak izaten dituelako. 
Bizitza eramangarri egiteko euskarria Gandiagarentzat fedea da eta Elorri poema gogoeta horiek poema eginda; lirismoz betetako poema erlijiosoa, Arantzazuko naturan girotua.

Informazio gehiago:
http://www.gandiaga.com/
http://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/bitoriano-gandiaga-1928-2001

Gandiagak irakurritako olerkiak:
http://www.susa-literatura.eus/emailuak/gandiaga/

bitoriano gandiaga bilaketarekin bat datozen irudiak

Amaia 2017/03/15

ahalera taula bilaketarekin bat datozen irudiak
Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahalezin eta 
nominalizazioa erabil litezke:

    "Etxera joan ahal gara"  
        "Ezin gara joan"  
     "Ez daukagu joaterik"

AHALERA:
 Honako testuinguruetan erabili ohi dugu: 

1- Gauza gertagarriak:  

       Lore-ontzia eror daiteke haizeak jotzen badu. 
       Oporretan nora joan gaitezkeen pentsatu behar dugu. 
    
Lehenaldian, sarritan bete ez diren egintzez aritzeko:

 Egin nezakeen lan hori, baina azkenean ez nuen egin. 

2- Baimenak, eskaerak, proposamenak... 
  Joan naiteke hemendik? Joan zaitezke, bai. 
  Egiteko hoberik ez dugunez, zinemara joan gaitezke.

3- Probabilitatea:  
    Zu izan zaitezke lapurra. (baliteke zu izatea) 

4- Aukera fisikoa:   
    Leihotik Serantes mendia ikus daiteke. (ikusten da) 

5- Ahalmen ebentuala (erronka):
    Neuk ere egin nezake horrenbeste. 


  • Modu eta denborari erreparatuz hiru era ditugu:
            ORAINALDIA --- dezaket            
            LEHENALDIA --- nezakeen 
            ALEGIZKOA --- nezake  

  •   Aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon): Eros- dezaket, etor- zaitezke...
  •   Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz   bezalakoa; hau da, naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat     galderetan eta oso ziurrak ez diren ekintzetan. 
Ikus al zenezake gure etxea hor goitik? 
Joan liteke, baina ez du inongo as­morik. 
  
  •   Zuzenak dira:       Ez naiteke joan / ezin naiteke joan.  
  •   
  • Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe  da ahal eta ezin     erabiltzea: 
 Aberatsa banintz, opari bana egin ahal izango nizueke 
                                           (opari bana egin niezazueke*].


NOMINALIZAZIOA erabiltzean kontutan hartu: 


  • Izan eta egon aditzekin inper­tsonala egiten dela, eta ukan eta eduki aditzekin pertsonala


      Badaukat joa­terik,    ez dago hori egiterik ...


  • Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke.


Beraz: 


       Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik



ARIKETAK: 1, 2

Laguntzeko:  http://www.aditzak.com/

Amaia 2016/12/02


           

Amaia 2016/11/21


ZURE ORTOGRAFIA HOBETZEKO ONDOKO ESTEKAK ERABIL DITZAKEZU:

. Idaztarauak: s / x / z/ ts / tz / tx       . Ariketak / 1  / 2 / 3 / 4 / 5 

. "H" letraren erabilera                      . "H": ohiko akatsak          

. Arauak eta ariketak

. Akats ohikoenak: 1 / 2

. Birpasatzeko araudia

. Test-fitxak  

Ortografia lantzeko koadernoak ere eskuragarri dituzu: klik

Amaia 2016/10/27

JUNTADURA


MENDERAKUNTZA