Amaia 2017/04/03

Bitoriano Gandiaga Artetxe (Mendata, Bizkaia, 1928ko urriaren 8a - Arantzazu, Gipuzkoa, 2001eko otsailaren 21a) fraidea eta euskal poeta izan zen.

  • Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten. Aldizkaritan kaleratu zuen Gandiagak olerki hainbat (180 inguru) edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru). 

  • Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan: Elorri (1962), Hiru gizon bakarka (1974), Uda batez Madrilen (1977), Gabon dut anuntzio (1986), Denbora galdu alde (1985) eta Ahotsik behartu gabe. 

  • Euskal abeslariek Gandiagaren poema ugari musikatu (150etik gora) eta grabatu eta publikatu.

  • Garaikide zuen Gabriel Arestiren eragina ere nabari da olerki sozialak deiturikoetan. Existentzialismoaren arrastoa ere bai.
  • Mundua lehen pertsonan bereganatzen du. Ez da errealitatea jasotze hutsarekin konformatzen. Arazoek sorrarazten dioten larri-mina nabari zaio.
  •  
  • Etengabeko tenka erakusten du irudi poetikoetan: errealitatea/ametsa, desira/existentzia, landa/hiria. Haren krisiak kristau-fedean aurkitzen du sendabidea.
  • Gaietan zein moldeetan, gerraurreko olerkarien bideari eusten dio.

"Elorri"Liburu existentziala da; 80 bat poema bizi esperientziaren ingurukoak dira.

Arantza zorrotzak eta lore zuriak izaten dituen zuhaixka da elorria, Bizitzaren metafora gisa hartzen du Gandiagak, bizitzak ere nahigabe mingarrien artean tarteka pozaldiak izaten dituelako. 
Bizitza eramangarri egiteko euskarria Gandiagarentzat fedea da eta Elorri poema gogoeta horiek poema eginda; lirismoz betetako poema erlijiosoa, Arantzazuko naturan girotua.

Informazio gehiago:
http://www.gandiaga.com/
http://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/bitoriano-gandiaga-1928-2001

Gandiagak irakurritako olerkiak:
http://www.susa-literatura.eus/emailuak/gandiaga/

bitoriano gandiaga bilaketarekin bat datozen irudiak