Amaia 2010/05/03

NOR IZAN ZEN RAFAEL MIKOLETA? (Bilbao 1611 - ?)

Lizentziatua, doktorea eta epailea izan zen, bai eta apaiza elizako kabildoko priorea ere.

Modo breve de aprender la lengua Vizcayna gramatika liburua idatzi zuen1653an, baina ez zen argitaratu 1881era arte. Gaur egun gramatika hori Londresen dago, British Museumean.

Rafael Mikoletaren gramatika lantzeko egindako lehenengo saioetarikoa izan zen, eta aipagarriena da Bilboko hizkeran idatzita dagoela.


Bilboko Udaleko Euskara Sailak Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXII. edizioa abian jarri du.
Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Sailean.
Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiez osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztatutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute.
Rafael Mikoleta Ipuin lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da.

Urtero 700-800 idazlan inguru aurkezten dira.

- XXII. edizioko folletoa.

Aurten, urtero bezala parte hartu dugu lehiaketa honetan, ea zortea dugun!

10/05/11

Ba... BAI zortea izan dugu eta Aitziberren ipuina ere argitaratu dute aurtengo liburuxkan. Aitziberrek, DBH4 mailakoak, "Tontoen istorioa" ipuina aurkeztu zuen. Hona hemen Azkuna alkatea saridun guztiei opariak banatzen, udaletxeko arabiar aretoan.


Aitziberren ipuin saritua irakurri nahi baduzue klikatu: "Tontoen istorioa"