Amaia 2010/06/16

Berriki aurkeztu da Euskararen Herri Hizkeren Atlasa.


Badira jada 150 urte euskararen lehen dialektologia azterketa egin zenetik. Luis Luciano Bonaparte -Napoleon Bonaparteren iloba- izan zen lan horren egilea eta berebiziko garrantzia izan zuten bai bere azterketek bai atera zituen ondorioek ere.
Euskal Herrira bost aldiz etorri zen, 1856tik 1869ra eta
lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan zen:
"Carte des sept provinces basques" (1863).
Euskararen hizkuntza aldaerak sailkatzen dituen mapa bat (XIX. mendekoak).

Bonapartek sortutako dialektoen banaketak duela gutxi arte iraun du erreferentzia gisa.
El Correo egunkarian argiratutakoa irakurri ahal izateko klikatu HEMEN.