Amaia 2010/10/13

EUSKAL HERRIA DANTZAN: 21 hilabete, 100 txoko.

Iñaki Goikoetxearen "Dancing in Basque Country" bideoak 122.626 bisita izan ditu bi asteetan Youtuben; Matt Hardingen ideiari jarraituz, dantzan zeharkatu du Euskal Herria.

Turismo gida bat baino eragingarragoa eta edozein kanpaina baino merkeagoa. Matt Hardingek munduan zehar dantza eginez grabatu zuen bideoa eredu hartuz, Iñaki Goikoetxea irundarrak 21 hilabetetan Euskal Herria dantzan zeharkatu eta sarean jarri zuen irudi horiekin egindako bideoa irailaren 28an: Dancing in Basque Country. Arrakasta berehalakoa izan da da sare sozialetan; YouTuben 122.626 bisita izan ditu bi asteetan.

"Bizkaia Dubi Dubi", aitzindari: Ez da ordea, Iñaki Goikoetxearena Euskal Herrian egiten den mota horretako lehen bideoa. Olatz Avila eta Jorge Miguel bilbotarrek urte hasieran Bizkaia Dubi Dubi sareratu zuten, eta orduan ere berehalakoa izan zen arrakasta: "Lagunentzat egin genuen, baina gero eta jende gehiagok ikusten du". Bederatzi hilabetetan 166.083 bisita izan dituzte eurek.

BIZKAIAN: