Amaia 2011/02/03

Gauerdian leunki dabil brisara arina

Ur geldiaren axala kirimolatzen,

Hostoak espazioan, goiti eta behiti irristan

Isiltasunaren kristalean dostatzen.

Erreka zintzurrak behiti bihurrika datoz urak

Gau-lamien adatsak txinkordatzen...

Hutsetik zintzilik ari dira armiarma jostunak

Amodioaren sare finak brodatzen,

Baina, zer axola dit niri, edertasun guzi horrek

Ez bazara nitaz inoiz akordatzen.