Amaia 2011/02/08


Duela hilabete batzuk kaleratutako eleberriaren laugarren edizioak oihartzun nabarmena lortu du merkatuan, AEBEetako zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez.

Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriaren laugarren edizioak arrakasta handia lortu du AEBetan, bertako komunikabide desberdinek jaso dutenez. Duela hilabete batzuk Atxagaren eleberriaren edizio berri hau AEBetako liburudendetan salgai dagoela, Graywolf argitaletxearen eskutik. Alfaguara argitaletxeak jakitera eman duenez, harrera bero honek agerian jarri du "irakurle amerikarren interes bizia Atxagaren obrarekiko eta, bereziki, Obabakoak eleberriarekiko".
Literatura arloan ezegunetarikoa den HTMLGIANT webguneak eta PowellsBook bloga AEBetako liburudenda katerik garrantzitsuenetarikoak arreta jarri dute Atxagaren obraren gainean. Zoran Rosko blogariak "idazle bikaina" definitu du Atxaga.
Obabakoak 1988. urtean argitaratu zen lehen aldiz AEBetan. Eleberriaren laugarren edizioa kaleratu dute dagoeneko.