Amaia 2011/04/08


. BER(A) izenondoa bi funtzio betetzeko erabil daiteke:

- Identitatea adierazteko: hiztunak elementu bakar bati egiten dio erreferentzia.


Bi tituluak, ligakoa eta kopakoa, ekipo_ berak lortu ditu


Plater_ beretik ari dira jaten



. Horrelakoetan, izenak ez du deklinabide markarik hartzen eta forma berrindartuak erabil daitezke.

Zure emazteak ere gauza_ berbera esan dit



- Enfasia emateko: nortasuna azpimarratzen da.


Josebak berak esan dit


Orri honetan idazlearen beraren sinadura dago



. Horrelakoetan, izenak hartzen duen deklinabide atzizki bera hartzen du ber(a) izenondoak ere.

Susana irakaslearekin berarekin dago


Lekukoari berari entzun diogu



. BERDINA izenondoak antz handia duten bi pertsona edo objektu desberdin daudela adierazten du.


Motor hori ez da nirea, berdina da


Atzoko neska eta hau berdinak dira


Mirenek eta Amaiak gona berdina ekarri dute


. Orain errepasatzeko TEORIA entzun: HEMEN (entzungaia). . .................................... . . BIDEOA ikusi eta jarduerak egin: Kerman dantzari. ----
.

-----