Amaia 2011/04/12

Ekainaren 16ra arte, ostegunero, Bizkaiko musika taldeek rock izarren doinuak taularatuko dituzte Bilboko Campos Eliseos aretoan.


Ekainaren 16ra arte, Bizkaiko hainbat musika taldek mundu osoko rock izar garrantzitsuenen bertsioak egingo dituzte Izar & Star kontzertu zikloan. Bilboko Herri Irratiak antolatutako ekimen hau Campos Eliseos antzokian egingo da eta, besteak beste, Capsula, Santiago Delgado eta bere Runaway maitaleak, Zarama, Sonic Tash, McEnroe, Bilillo y los Suyos, Jukebox Racket eta Young Tallent Show talde bizkaitarrak arituko dira bertan.




. TALDEAK ETA KONTZERTUAK:

Apirilak 7: Capsula vs. David Bowie

Apirilak 14: Santi Delgado & Runaway Lovers vs. The Ramones

Maiatzak 5: Sonic Trash vs. Lou Reed and Velvet Underground

Maiatzak 12: Zarama vs. 80. hamarkadako RRV

Maiatzak 19: Bilillo y Los Suyos vs. The Kinks

Maiatzak 26: McEnroe vs. Will Oldham

Ekainak 9: Jukebox Racket VS. Elvis Presley eta 50. hamarkadako R&R

Ekainak 16: Young Tallent Show (Audienceko kideak) vs. Bob Dylan eta Neil Young