Amaia 2011/11/12

Hiri-espazio erakargarriak eta kalitatezko arkitektura eta lehen mailako kultura-eskaintza direla eta, Europako hiririk erakargarrienetakoa da Bilbo, bizitzeko, bisitatzeko eta inbertitzeko.
Deustuko zubiaren eta Guggenheim museoaren artean kokatua dag0 dorrea. Cesar Pelli arkitekoa da bere egilea, eta Euskal Herriko eraikin handiena izango da amaitutakoan.

CESAR PELLI:

Pellirengan, inguruen dotorezia eta soiltasuna nabarmentzen dira, baita eraikinetan kristala eta harria edo metala elkartzeko modua ere. 80tik gora proiektu dira bere arkitekturaren erakusgarri, eta bere arkitekturak inongo kutsurik ez duela dio, herritarren bizi-baldintzetan eta tokia ulertzeko moduan oinarrituta, proiektuak moldatzea eta mimetizatzea nahiago baitu.

Zaila da bere lanen artean nabarmenak bereiztea. Hala ere, ezin ditugu ahaztu bere proiektu ezagunenetako batzuk, hala nola, Kuala Lumpurreko “Petronas” dorreak, New Yorkeko “World Financial Center” edo Hong Kongeko “International Finance Center”.

2007ko martxoaren 19an jarri zen lehen harria, eta 1413 egun ondoren, Iberdrola dorrea sortu egin zen - 165 metroko altuera eta 41 solairu- Bilboko finantza- eta enpresa-ikono berria izateko. Hirugarren sektoreko arkitekturako artelana, diseinu, teknologia eta iraunkortasunagatik erreferente dena.





BISITA BIRTUALA EGITEKO: KLIK