Amaia 2013/09/15


Narrazio literarioan testuinguru batean pertsonaia batzuek Aurrera eramaten dituzten ekintzak kontatzen dituzten testuak sartzen dira. Luzeraren arabera:

- Ipuinak eta kontaketak (narrazio literario laburrak).
- Nobelak edo eleberriak (narrazio literario luzeak).

IPUINA:
. Ia magikoki gertatzen diren ekintza harrigarriak kontatzen dituzten narrazio laburrak dira ipuinak.
. Ipuin zaharrak mendez mende errepikatu dira munduan zehar, horregatik, ia denek antzekotasun bat dute: nahiz eta era desberdinean kontatu, gai desberdinei buruz aritu eta pertsonaia desberdinak agertu, gertakizunen haría berdin samarra dute.
. Bestalde, erabat bereizturik daude haurrentzako ipuingintza eta helduentzakoa.

NOBELA:
. Nobelak ez du luzera finkorik, gai zehatzi, ezta estilo jakinik ere. Idazleak bere gustuen arabera idazten du. Hala ere, obra guztietan agertzen dira leku eta denbora batean kokatutako pertsonaiak eta ekintzak ere obra gehienetan gertatzen dira.
. Nobeletako ekintzek logika bat eduki behar dute eta nolabaiteko sinesgarritasuna ere bai.
. Nobelako gaiak desberdinak izan daitezke: maitasuna, dirua, gerra, ezkontza, abenturak... edo beraien arteko nahasketa.

IPUINA EDO KONTAKETAREN ELEMENTUAK:

. LEKUA: Kontatzen diren ekintzak nonbait gertatzen dira. Batzuetan leku hauek aipatu edota deskribatu egiten dira; beste batzuetan, berriz, nahiz eta zehaztuta ez azaldu, imajinatu egin daitezke.

. DENBORA: Ekintzak garai jakin batean gertatzen dira eta horrek ere garrantzi handia du. Batzuetan, denbora aipatu egiten da; beste batzuetan, xehetasunek adierazten digute zein garaitan kokatzen den istorioa.

. PERTSONAIAK: Ekintzetan parte hartzen duten aktoreak izango lirateke.
- Protagonista: ekintzetan zeregin garrantzitsuena dueña.
- Antagonista: protagonistaren aurka dagoen pertsona, taldea...
- Laguntzailea: protagonistari edo antagonistari bere helburua lortzen laguntzen diona.

. EKINTZAK: Narrazioetan beti dago hasiera eta amaiera bat, baina bi egoera horien artean zerbait gertatzen da, ekintza batzuk burutzen dira eta horien ondorioz, aldaketa ba ematen da pertsonaiengan.

Idazleak NARRATZAILE bat asmatzen du, beraz bereizketa bat egin beharra dago idazlearen eta narratzailearen artean: ipuina edo istorioa idazten duen pertsona idazlea da, eta narratzailea istorioa kontatzen duena.

Narratzaileak, istorioa kontatzeko hartzen duen ikuspuntuaren arabera:

- Narratzaile orojakilea: Ekintzetatik kanpo dago, vaina informazio guztia izan ohi du. Hirugarren pertsonan hitz egingo du.

- Narratzaile-pertsonaia: Narratzailea pertsonaia batekin identifikatzen da eta ekintzetan parte hartzen du (protagonista nahiz 2. mailako pertsonaia bezala). Lehen pertsonan hitz egingo du.

- Narratzaile-lekukoa: Ekintzetatik kanpo dago narratzailea eta ez daki ezer pertsonaiei buruz: ez daki zer pentsatzen eta zer sentitzen duten. Pertsonaien inguruko giroa eta ekintzak ikusi eta kontatu egiten ditu. Hirugarren pertsonan hitz egingo du.

IPUINAREN EGITURA:

. Hasierako egoera: Pertsonaiaren eta bere egoeraren aurkezpena (non? noiz?...)
. Arazoa: Arazoa sortzen da (zerk eragiten du hasierako egoeraren aldaketa?)
. Ekintzak: Arazoa konpontzeko, zer egiten dute pertsonaiek?
. Ondorioa: Burututako ekintzen emaitza da. Zein da pertsonaien ekintzen ondorioa?
. Amaierako egoera: Egoera orekatua izaten da berriro ere, baina hasierakoaren desberdina. Zein egoeratan aurkitzen dira pertsonaiak orain?

Narrazioaren egituran eman daitezkeen aldaketak:
- Hala ere, ipuinen egitura hau zabaldu egin daiteke, ekintza ugari eta desberdinak txertatuz.
- Narrazio batean zatiren bat falta daiteke (amaiera gabeko ipuina...).
- Idazleek pasarteen ordena aldatzen dute. Pasarte horiek denboraren araberako ordenan azaltzen ez badira, ordena kronologikoan ez daudela esaten da.

DENBORA ANTOLATZAILEAK:
Narrazio bateko zati-desberdinak era egokian lotu behar dira kontaketak osotasun bat eduki dezan eta ongi uler dadin.
Zatien arteko lotura hori zirutatzeko, narrazioetan nagusiki denbora antolatzaileak erabiltzen dira. Hauek gertakizun desberdinen ordena ulertzen laguntzen diote irakurleari.

Testu-antolatzaileak birpasatzeko: KLIK.

NOLA KONTATU PERTSONAIEK ESATEN DUTENA:
Narratzaileak istorioan ez du gertatu dena edota pertsonaiek egin dutena bakarrik kontatzen; hauek esaten dutena ere aipatzen du. Bi era desberdin daude:

- Estilo zuzena: Narratzaileak hitzez hitz erreproduzitzen du pertsonaiak esandakoa, pertsonaia bera hitz egiten ariko balitz bezala (elkarrizketak).

- Zeharkako estiloa: Narratzaileak itzulpen moduko bat egiten du eta pertsonaiak esandakoa bere hitzetan beste era batera adierazten du.

DESKRIBAPENA:
Narratzaileak ekintzen kontaketa momentu batez eten egin dezake eta pertsonaien eta lekuen desdribapenari tarte bat eskaini. Deskribapena, bada, narrazioarekin erabat loturik dago.
- Pertsonaien deskribapena: ezaugarri fisikoak, psikikoak...
- Leku deskribapena: errealak, magikoak, irudimenezkoak... Era orokorrean edo zehatz-mehatz. Xehetasun horiek ordena batean eta elkarrekin erlazionatuta azaldu behar dira.


. NARRAZIOA: Ezaugarri orokorrak.



. Ipuinak idazteko zenbait aholku:


 
 
. ENTZUTEKOAK:

- "Merkatari aberatsaren morroia":
Idazlea: Bernardo Atxaga
Irakurlea: Raul Lopez de Munain
Iturria: Obabakoak-EREIN argitaletxea (9:48)

 

 
- "Gauero aterako nintzateke paseatzera":
Idazlea: Bernardo Atxaga
Irakurlea: Maribi Urkola
Iturria: Obabakoak-EREIN argitaletxea (14:28)

 
 

 
 
 
- "Logalea": Zapalkuntza, bakardade eta ezintasunaren istorio bat.
Idazlea: Anton Txekhov