Amaia 2014/10/22


Balearen bertsoak euskal abesti herrikoia da. Bere hitzek ongi dioten bezala 1901. urtean Orio inguruan idatzia izango zen. 

Orioko balearen historia oso ezaguna da kostaldean, nahiz eta ehun urte baino gehiago pasa diren. Bere bertsiorik ezagunena Benito Lertxundi oriotarrak abestutakoa da.



Mila bederatzieun
da leenengo urtian
maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko erriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.

Aundia ba zan ere
azkarra ibillian.
Bueltaka an zebillen
juan da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
aiek bota naian.

Ikusi zutenian
ala zebillela
beriala joan ziran
treñeruen billa.
Arpoi ta dinamitak
eta soka billa.
Aguro ekartzeko
etzan jende illa.

Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizkor bikainak
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.

Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak.
Atzera egin gabe
ango arriskuak
arpoiakin il zuten
an ziran angoak.

Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bai naiko pelia.
Ikusi zutenian
ila edo itoa
legorretikan bazan
biba ta txaloa.

Amabi metro luze
gerria amar lodi
buztan palak lau zabal
albuetan palak bi.
Ezpañetan bizarrak
beste illera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.

Gorputzez zan milla ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pezetan
izan zan saldua.

Gertatua jarri det
egiaren alde.
Au orrela ez bada
jendeari galde.
Biotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.

Baleak: entzungaiak