Amaia
2014/11/27
Aimeryc Picaud XII. mendean Done Jakue bidea egin zuen Parthenay-le Vieuxeko elizgizona da.
Liburu hori liturgia bilduma da, halere, hori baino askoz
gehiago da, garai hartako erromesek
Santiago de Compostela hirira iritsi asmoz jarraitzen zuten Done Jakue bidearen
bidaia gida bat da, bertan aholkuak, ibilbidearen deskribapenak, bai eta
artelanen eta Done Jakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako herriena ere
(euskaldunak barne).
Biztanle nafar eta euskaldunei buruzko kontzeptu gogorrak
ematen ditu:
"Jende hau basatia da, ohituretan eta naturan besteekin
antzekotasunik ez duena, maltzurkeriaz betea, kolore ilunduna, itxura
nazkagarria, txarra, okerra, zital, fede onik gabekoa, maltzurra, likitsa,
mozkortia, indarkeria guztietan oso trebea, ankerra eta baldarra, prestutasunik
gabea eta gorrotagarria, krudel eta lotsagabea, bihurria eta tematia, moralik
gabea, bizio mota guztietan ikasia, eta baita bidegabekerietan ere...".
Nafarrek eta euskotarrek itxura eta ezaugarri berberak
dituzte janariei, jantziei eta hizkuntzari dagokienez, baina begitartea
zuriagoa dute euskotarrek nafarrek baino.
Nafarrak belaunetarainoko oihal beltz laburrekin janzten
dira, eskoziarren erara, eta lauarcas 'abarkak' deitzen dituzten oinetakoak
erabiltzen dituzte, ondu gabeko larru iletsuz eginak, oinetara lokarriz lotuak,
oinazpiak soilik inguratu eta gainerakoa agerian uzten dutenak. Ilezko
gainjantzi beltz batzuk erabiltzen dituzte ordea, luzeak, ukalondoetarainokoak,
azpilduradunak longainen antzera, saias deitzen dituztenak.
Zinez itsusi janzten dira eta itsusi jan eta edaten dute.
Nafar etxeko guzti-guztiek, hala jopuak nola ugazabak, hala neskameak nola
ugazabandreak, jateko guztia lapiko bakarrean nahasita jan ohi dute,
koilararekin barik bakoitzak bere eskuekin, eta edan edalontzi bakarretik
edaten dute. Jaten ikusiko bazenitu, jaten ari diren txakur edo txerritzat
hartuko zenituzke.
Berbetan entzungo bazenitu, adausika ari diren txakurrekin
oroituko zinateke, hizkuntza erabat basatia baitute: Jainkoari Urtzia deitzen
diote, Jainkoaren amari Andrea Maria, ogiari ogi, arrainari arraiñ,
etxearietxea, etxeko jaunari iaona, etxeko andreari andrea, elizari elizera, apaizari
belaterra —esan nahi baita,pulcra terra 'lur ederra'—, gariari gari, urari
urik, erregeari erregia, Done Jakueri Iaona domne Iakue.
[...]