Amaia 2015/01/11


Atzizki hauek denbora adierazteko erabiltzen dira, eta haien bidez izenak (haurtzaro, sute...) eta adizlagunak (urtero...) sortzen dira.
Gehienetan izenei (urte + -aro = urtaro; euri + -te = eurite...) eransten zaizkie, baina bada salbuespenen bat (lehor + -te = lehorte).

     - aro: denbora-tarte luze samarrak adierazteko erabiltzen da.
                             urte + -aro = urtaro
                             gazte + -aro = gaztaro
                             heldu + -aro = helduaro
Nerabezaro, ikastaro, zahartzaro, uztaro, haurtzaro, udaro... 

-aldi: denbora-tarte laburtxoagoak adierazten ditu.
                            ikasi + -aldi = ikastaldi

Egonaldi, nekaldi, emanaldi, ibilaldi, hotzaldia, kantaldi, negualdi, 
oporraldi, hitzaldi, jaialdi, zinemaldi, egonaldi, pozaldi...

-ero/-ro: maiztasuna adierazten du eta guztietan formaren parekoa dugu.
                               urte + -ero = urtero

hilero, jaiero, arratsaldero, goizero, egunero, astero, minutuero, igandero ... 


-te: gehienbat eguraldi-gertakariekin erabiltzen da.
                               elur + -te = elurte
haizete, gerrate, elurte, lehorte ...

Gainerako kasuetan, denboraldia adierazten du, izenak aipatutako horrek iraun bitarteko denboraldia, hain zuzen ere: gosete, antzinate ...