Amaia 2015/02/12

 
ANTXIÑE MENDIZABAL: "Zumarragan jaioa naiz, gipuzkoarra beraz, 1968. urtean.
Txikitatik izan dut idazteko zaletasuna. Horregatik-edo, ogibidea aukeratzeko unea iritsi zitzaidanean, kazetaritza ikastea erabaki nuen. Horrenbestez, bizimodua idatziz aterako nuela pentsatu nuen. Berehala jabetu nintzen begi bistan ikusitakoa ere zalantzan jarri ohi nuela paperera eramatean; ezinezkoa zitzaidan nire baitako mundua eta kanpokoa bereiztea. Momentu berean hasi nintzen zenbait literatur lehiaketetara aurkezten. Bat edo beste ere irabazi nuen, eta horrek aurrera jarraitzeko ilusioa eman zidan".
Gehiago...