Amaia
2015/02/22
Lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburua aurkitu dute Danimarkan.
Doctrina Christiana, Esteve Materra frantziskotarrak 1671an idatzia, Errege Liburutegian aurkitu dute, hainbat mendetan desagertuta egon ostean.
Aziti Bihia elkarteak egindako ikerketari
esker aurkitu dute idazlana. Duela pare bat urte filologo gazte batzuk sortutako
elkartea da hori, EHUn
doktoretza tesia prestatzeko sortua.
Duela hilabete batzuetatik Doctrina Christiana-ren
bigarren edizioaren, 1623koaren, lan kritikoa prestatzen ari da aditu talde
hori, eta Oxforden (Ingalaterra) egon zen dagoen ale bakarra
aztertzen. Gainera, hainbat liburutegitan banatuta zeuden beste edizio moderno
batzuk ere aurkitu dituzte.
Doctrina Christiana-k eman zion hasiera lapurtera
klasikotzat jotzen denari, euskaraz idatzi diren idazlan klasiko
garrantzitsuenen hizkuntzari. Horixe da, izan ere, Axularren
Guero liburuan erabiltzen den euskalkia, eta horretan oinarrituta jarri
ziren euskara batuaren zutabeak.
Gainera, euskaraz idatzi den lehenengo idazlanetako
bat da. Horren aurretik hauek bakarrik argitaratu ziren: Etxepareren
Linguae Vasconum Primitiae (1545), Leizarragaren Testamentu
Berria (1571), Refranes y Sentencias bilduma (1596), Betolazaren
doktrina (1596), eta Sancho de Elsoren doktrina, gaur egun galduta dagoena.
(EITB)
Berria irakurtzeko: hemen.