Amaia 2015/02/10

- MAILEGUTZA: hizkuntza batek bere hitz altxorrera beste hizkuntza batetik hartutako elementu lexikalak ekartzea eta etxekotzea da.

Lexikoa etengabe eraberritzen da; tresnak, asmakariak eta aurkikuntzak izendatzeko, maiz, beste hizkuntzetara jotzen da.

Osagai hauek mailegatu ohi dira:

. Hitz osoak: Edozein hizkuntzatatik hartutako hitzak dira: sintagma, liburu, auto, informatika, whiski...

. Kultura erroak: Latinetik edo grekotik hartutako aurrizki eta atzizkiak: telegarraio, minigona, hipermerkatu, krioskopia, fotosintesia, ...

. Hizki arruntak: Erromantzeetatik hartutako aurrizkiak eta atzizkiak: burutazio, amorrazio, barkazio, txikizio, amorante, atarramendu, desegin, desagertu, desbideratu...

. Hitz multzoak: Euskaran fosildurik gelditu diren erdarazko esamoldeak: doministiku (dominus tecum), auskalo (a buscarlo)...
arrozkoletxe (arroz con leche), puntapaixak (puntas de París), mesanotxe, fildeferra (fil de fer) ...

Ba al dakizu nondik datorren " ojalá " espresioa?
Arabieratik noski. Arabierazko law šá lláh esaldiak 'Allah-k nahi badu' esan nahi du eta zerbait gertatzea gustatuko litzaigukenean esan ohi dugu.


. Kalkoak: Hizkuntza bateko hitz edo esamoldeak ordezkatzeko, beste hizkuntza batetik hartzen diren hitz edo esamoldeei deritze.
Euskaraz, esaterako, jatorrak direnak baztertu, eta batzuetan erdarakadak sortzen dira: *ilea hartu, *faltan bota...

Onartzeko kalkoak: izar (zinema arloan), disko gogorra, posta elektronikoa (informatikan),

Baztertzeko kalkoak: euskararen sistema gramatikala urratzen duen elementu-konbinazioz eratutako kalkoak.

MAILEGUAK:
. Arabierakoak: arroza, azafraia, almendra, berenjena, albarikoke, azenarioa, alkatxofa, sandia, alkate, alkondara,  algebra, alfonbra, alkohol, almohada...

. Latinetikoak: Cova - koba, saecula - sekula, pacem - bake,
sabbattum - zapatua  (larunbata), dominicus - domeka (igandea),
           caelum (latina)  > çelu (erromantzea)  > zeru 
           callis (latina)  > calle (erromantzea)  > kale
           regem  > errege
curriculum, ratio, eliza, liburua, gerezia, ezpata, printzea ...

. Frantsesetikoak: collage, afera, kaiera...
  grève  > greba  ;  charmant   xarmant

. Gaztelaniatikoak: arrazoi, arrisku, errekargu, eszena, makillajea, kartela, koadernoa, errenta...
  almuerzo almortzu ; verso > bertso

. Ingelesetikoak: beisbol, futbol, e-mail, film, footing, eslogan, best seller, master, robot, radar, beat, yuppie, break dance, tamagotchi, stop, marketin, software, jazz, whisky, rock, basic, handicap, lamoru, best-seller, cocktail...

 
 
 
                    JOKUA: aurkitu hitz hauen jatorria. KLIK


      HIZTEGI ETIMOLOGIKOA: KLIK

                 "Latinezko euskal hitzak" artikulua irakurri: KLIK