Amaia
2015/12/21
Egile-atzizkiek ekintza edo lanbidea adierazten dute. Hauexek dira erabilienak:
- (l)ari: gehienbat izenei lotzen zaie. Dantza + -ari = dantzari; argazki + -lari = argazkilari
- le/-tzaile: aditzei lotzen zaie. Irakurri + -le = irakurle; erre + -tzaile = erretzaile
- gin/-gile: izenei lotzen zaie. Harri + -gin = hargin; egur + -gile = egurgile.