Amaia 2016/01/13


Definizioa: izakiak, animaliak eta objektuak izendatzeko erabiltzen dugun hitza da izena. Ad: gizona, ardia, labana...


Izen-sintagmaren ardatza dugu, eta pertsonak, animaliak, gauzak, sentimenduak eta abar adierazteko erabiltzen dugun hitza da.

Sailkapena: izenak horrela sailkatzen dira:





Izenak, gainera, bizidunak edo bizigabeak izan daitezke.
Izen bereziek izaki bakar bati erreferentzia egiten diote. Ad: Koldo, Alazne, Areta...

Izen arruntek talde edo multzo bati dagozkion izaki edo gauza guztiei erreferentzia egiten diete. Ad: txakurra, umea, liburua...
     Izen arruntak izan daitezke:

     o Zenbakarriak: banaka zenbatu daitezkeenak:     
        sagarra, aulkia...

     o Zenbakaitzak: banaka zenbatu ezin direnak: area,  
        lokatza, eztia...
        Izen zenbakaitzak izan daitezke:

     - Neurgarriak: Kiloka, litroka, gramoka... neurtu    
           daitezkeenak: irina, esnea...

     - Neurgaitzak: neurtu ezin daitezkeenak: kea, lotsa,
           maitasuna...


Izen guztiak, lehen esan bezala, bizidunak edo bizigabeak izan daitezke:

- Bizidunak: pertsonak eta animaliak direnak: umea, sagua...

- Bizigabeak: beste guztiak, landareak barne: harria, lorea, arbola.