Amaia
2017/03/15
Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahal, ezin eta
nominalizazioa erabil litezke:
"Etxera joan ahal gara"
"Ezin gara joan"
"Ez daukagu joaterik"
AHALERA: Honako testuinguruetan erabili ohi dugu:
1- Gauza gertagarriak:
Lore-ontzia eror daiteke haizeak jotzen badu.
Oporretan nora joan gaitezkeen pentsatu behar dugu.
Lehenaldian, sarritan bete ez diren egintzez aritzeko:
Egin nezakeen lan hori, baina azkenean ez nuen egin.
2- Baimenak, eskaerak, proposamenak...
Joan naiteke hemendik? Joan zaitezke, bai.
Egiteko hoberik ez dugunez, zinemara joan gaitezke.
3- Probabilitatea:
Zu izan zaitezke lapurra. (baliteke zu izatea)
Zu izan zaitezke lapurra. (baliteke zu izatea)
4- Aukera fisikoa:
Leihotik Serantes mendia ikus daiteke. (ikusten da)
Leihotik Serantes mendia ikus daiteke. (ikusten da)
5- Ahalmen ebentuala (erronka):
Neuk ere egin nezake horrenbeste.
Neuk ere egin nezake horrenbeste.
- Modu eta denborari erreparatuz hiru era ditugu:
ORAINALDIA --- dezaket
LEHENALDIA --- nezakeen
ALEGIZKOA --- nezake
- Aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon): Eros- dezaket, etor- zaitezke...
- Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz bezalakoa; hau da, naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat galderetan eta oso ziurrak ez diren ekintzetan.
Ikus al zenezake gure etxea hor goitik?
Joan liteke, baina ez du inongo asmorik.
- Zuzenak dira: Ez naiteke joan / ezin naiteke joan.
- Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe da ahal eta ezin erabiltzea:
Aberatsa banintz, opari bana egin ahal izango nizueke
(opari bana egin niezazueke*].
- Izan eta egon aditzekin inpertsonala egiten dela, eta ukan eta eduki aditzekin pertsonala:
Badaukat joaterik, ez dago hori egiterik ...
- Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke.
Beraz:
Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik
ARIKETAK: 1, 2
Laguntzeko: http://www.aditzak.com/