Amaia 2010/10/14


"Eskarmentuaren paperak" lanagatik jasoko du saria.
Literaturaz egiten du gogoeta Lertxundik Eskarmentuaren paperak liburuan, baina bere bizipenetan oinarrituta. Beraz, obra horrek asko du autobiografikotik. Bere "literatur obsesioetatik" asko duela esan du sariaren berri izan ondoren, eta bizitzaren, literaturaren eta hizkuntzaren inguruko hausnarketak bildu ditu, idazleak berak azaldu duen moduan. "Idazle baten liburua baino gehiago, irakurle baten liburua izatea nahi nuen", gaineratu du.

Berria egunkarian argitaratutakoa irakurtzeko klikatu HEMEN.

Biografia:
Orio, 1948. Idazlea eta telebistarako gidoigilea.
Gaztelerara itzulia, eta zenbait ipuin solte ingelesera, frantsesera eta italierara.
Maisutza eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan (Ikastolako eta Majisteritza eskolako irakasle) eta kazetaritzan aritu zen hainbat urtez. 1970. urtean lehen ipuin bilduma argitaratu zuenetik, nobelak, saiakerak, artikulugintza eta haur eta gazte literatura landu ditu.

BERRIArekin saiakeraren edukiaz mintzatu zen martxoaren 20an.

EITB 11/12/2008
'Kalaka': Anjel Lertxundi idazleari egindako elkarrizketa honetan
ZOAZ INFERNURA LAZTANA! liburuaz hitz egin zigun.

Lertxundiri egindako beste elkarrizketa bat irakurtzeko klikatu HEMEN.