Amaia 2010/10/20

Euskaraz idatzi ziren lehenbiziko hitzak garai erromatarreko (I. mendeko) Akitaniako eta Pirinioetako hilarrietan aurkitu ziren.

Baina esaldi jokatuei dagokienez, zaharrenak, "Donemiliagako glosetan" ("glosas emilanienses" gazteleraz) ageri dira. Glosak fraide kopiatzaileek latinezko testuen alboan idazten zituzten ohar edo iruzkinak dira. X. mendeko eskuizkribu batzuetan aurkitu ziren Donemiliaga Kukula herriko monasterioan, Errioxan.

Donemiliagako glosak euskal eta erdal manifestapen zaharrenak dira.
Euskarazko bi glosak honako hauek dira: "izioqui dugu eta guec ajutu ezdugu".
Esaldiaren esanahia ez dago garbi, baina honako hau izan daiteke:
"izioqui dugu" = "isiotu (piztu) dugu"/"adorez eskatu dugu" / "salbatuak izan gara".
"guec ajutu ezdugu" = "ez dugu laguntzarik" / "ez gara ausartzen".

San Millán de la Cogollan bi monastegi kokatzen dira: Yuso eta Suso. Yusoko monastegian gordetzen dira aipatutako glosak eta aukera izan dugu bisitatzeko:




Informazio gehiago:
- Yusoko Monastegiaz gehiago jakiteko klikatu HEMEN.