Amaia 2011/01/27

Britainiarra uztailaren 8an arituko da Bilboko jaialdiaren seigarren edizioan.

Amy Winehouse Bilbao BBK Live jaialdian arituko da - EiTB Gaztea Musika

Amy Winehouse 2011ko Bilbao BBK Live jaialdian arituko da. Gaur egindako deialdian jaialdiaren antolakuntzak jakinarazi duenez, uztailaren 7tik 9ra bitartean egingo den Bilbao BBK jaialdiaren seigarren edizioan parte hartuko du eta izen gehiago ere iragarri dituzte: Jack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles.

Winehouseri salmenta handiek arrakasta bakarrik ez, arazoak ere ekarri zizkioten eta azkeneko urteetan maiztasun handiagoarekin bisitatu du epailea agertokiak baino. Duela gutxi, berriz ere igo da agertokira eta bere musika ibilbideari heldu dio berriro.

Jack Johnson surfista eta musikari hawaiarrak ere zale ugari bilduko du Kobetamendin. 5 disko dauzka kalean baina 2005eko In Between Dreams lanarekin egin zen batez ere ezagun gure artean. 2011rako disko berria iragarri du: Jam Rock.

Crystal Castles taldea Ontario (Kanada) aldetik helduko zaigu. Musika elektroniko esperimentala lantzen dute eta gaur egun ezinbestekoak bihurtu dira munduko jaialdi garrantzitsuenetan.
Bestalde, The Chemical Brothers bikote britainiarra ere etorriko da Further lan berria aurkeztera.
Aurretik iragarrita zituzten Coldplay eta Black Crowes taldeekin batera arituko dira horiek guztiak.


ostegunean, uztailak7, Coldplay, Crystal Castles eta Russian Red; ostiralean Amy Winehouse, Kasabian, Kaiser Chief's eta !!!; eta larunbatean The Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clan.
Ostegunekoak 60 euro balioko ditu, ostiralekoak 55, eta larunbateakoak 55. Orain arte jaialdi osorako txartelak 90 euro balio bazituen ere, aurrerantzean 110 balioko ditu.

Sarrera solteen salmenta hasteaz gain, egun bakoitzean zer talde ariko diren ere jakinarazi dute. Ostegunean uztailak 7, Coldplay, Crystal Castles eta Russian Red; ostiralean Amy Winehouse, Kasabian, Kaiser Chief's eta !!!; eta larunbatean The Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clan. Itxura hartzen hasi da jaialdia, eta datozen egunetan talde gehiago baieztatuko dituzte.