Amaia 2011/02/21

Hori dela eta, "Aitzol euskal pizkundearen urteurrena" deitu diote aurtengo urteari eta ekitaldi sorta antolatu dira.

Txinparta Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) euskal idazle, kazetari eta elizgizona izan zen. Besteak beste, El Dia egunkaria eta Yakintza aldizkariak sortu zituen, baita Euskaltzaleak elkartea zuzendu ere. Francoren altxamenduaren ondoren, faxistek atxilotu eta torturatu egin zuten Donostiako Ondarretako kartzelan. Urriaren 17ko gauerdian Hernanin fusilatu zuten.

Euskal Pizkundearen txinparta nagusietako bat izan zen Ariztimuño eta, Tolosatik, euskal kulturaren suspertzean eragin handia izan zuen jendea bildu zuen bere inguruan. Bildarratzek azpimarratu zuenez, eragile haietako "asko eta asko tolosarrak ziren; Tolosan bizi izan ziren edo, Aitzol bitarteko, harremana izan zuten" Oria ertzeko hiriarekin. Batzuk aipatzearren, zerrenda hartako kide dira Lizardi, Lauaxeta, Antonio Maria Labaien, Doroteo Ziaurriz, Ixaka Lopez Mendizabal, Orixe, Uzturre, Pilar Sansinenea, Lupe Urkiola eta Pio Montoia.

Horiek guztiak izan zituzten gogoan, baita ere, Koldo Ordozgoiti kazetariak eta Ramon Labaien politikari ohiak, ekitaldian zehar eskaini zituzten hitzaldietan. Amaia Agirreren bertsoak ere entzun ziren. Eta, amaieran, Anjel Lertxundiren hitzak geratu ziren airean: "Nor naizen? Asmatu! Euskal Pizkundea!".

. Aitzol olerkaria

. Gehiago: HEMEN.