Amaia 2012/02/08

XX. mendeko pinturan erreferenteetako bat izan da, bereziki gerra osteko arte abstraktuan.


Antoni Tápies margolari, eskultore eta arte munduko teorialaria astelehen honetan zendu da, Bartzelonan, 88 urte zituela.
Bartzelonan jaioa, 1923an, XX. mendeko pinturan erreferenteetako bat izan da, bereziki gerra osteko arte abstraktuan. Familia burges eta jantzi batean jaio zen, eta Tàpieseko markes izendatu zuten 2010ean, arte plastikoei egindako ekarpenagatik.Ikasketak albo batera utzi zituen, marrazkilaritza eta margolaritza jorratzeko, eta 40ko hamarkadan hasi zen bere lanak erakusketetan biltzen.