Amaia 2012/03/13

Martxoak 9.
Ikasleek Amodioaren gazi-gozoak liburua irakurri ostean, Aitor Arana ezagutzeko aukera izan dute.

Pasa den ostiralean institutuko areto nagusian egin genion harrera eta hainbat galderari erantzun zizkigun Aitorrek. Idazteaz, irakurzaletasunaz, literatur-sariez eta hainbat kontuz aritu zitzaigun Aitor, gogoz eta atseginez.

Ikasleek ere arreta handiz entzun zituzten emandako azalpenak, eta Aitorrekin argazkiak ateratakoan, haren sinadura ere jaso zuten.