. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa.
. Euskera, Euzko Gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Eusko Lurra-Tierra Vasca, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan zen. Branka aldizkariaren sortzailea. Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria ere izan zen.
. Hizkuntzalaritzan, euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen, eta euskal azentuari buruzko aditu handienetako bat zen (gai horretaz egin zuen doktorego tesia).
. Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat har baitaiteke. Haren bidez iritsi zitzaien euskal letrei artean modan zegoen existentzialismoa.
. Bere lanak:
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957, Euskaltzaindia).
- Peru Leartzako (1960, Itxaropena).
- Elsa Scheelen (1969, Lur).
- Haizeaz bestaldetik (1979, Egilea editore).
- Exkixu (1988, Elkar)
- Putzu (1999, Elkar)
- Labartzari agur (2005, Elkar)