Amaia
2012/04/16
Ikasketen arabera euskara gaitasuna aitortzen apiriletik aurrera hasiko dira.
Iragarritako dekretua prest du dagoeneko Eusko Jaurlaritzak: eskolan erdia edo gehiago euskaraz egin dutenei ez die euskara gaitasunari buruzko titulurik eskatuko. Egindako ikasketen arabera aitortuko die jakite maila bat edo beste.
Baliozkotzeak. TITULUA ETA MAILA:
• B1. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako titulua.
• B2. Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua.
• C1. Karrera osoa euskaraz eginda, edo ikasgai batzuk euskaraz egin eta euskara eskolak emanda edo ikasketa amaierako proiektua euskaraz eginda.
• C2. Tesia euskaraz eginda, edo Euskal Filologia edo Itzulpen eta Interpretazioa eginda.
Informazio gehiago: Berria.