Amaia 2012/06/30

. Euskal Herriak 7 probintzia eta hiriburu ditu:

- Bizkaiko hiriburua Bilbo da.
 
- Gipuzkoako hiriburua Donostia da.

- Lapurdiko hiriburua Baiona da.

- Nafarroa Beherako hiriburua Donibane Garazi da.

- Zuberoako hiriburua Maule da.

- Nafarroako hiriburua Iruñea da.

- Arabako hiriburua Gasteiz da.
 



. Euskal Herriko euskalkiak:



XXI. mendean Koldo Zuazoren 2008ko azken sailkapenaren arabera, bost euskalki ditugu gaur egun:

- Mendebaleko euskalkia edo bizkaiera: hiztun gehien daukan euskalkia. - Mendebaldera, Ibaizabal du muga.Ekialdera, Bizkaiko lurretatik 13 kilometrora dagoen Deba ibaia, Gipuzkoan; hegoaldera, ostera, Araba.
 
- Erdialdeko euskalkia edo gipuzkera: Gipuzkoan eta Nafarroa Garaiko ipar-sartaldean hitz egiten dena.

- Nafar-lapurtar euskalkia: Lapurdin eta Nafarroa Beherean mintzatzen dena.

- Nafar euskalkia: Nafarroa Garaiko iparraldeko eskualdeetan egiten dena.

- Zuberotar euskalkia edo zuberera: Zuberoako herrialdean eta administrazioz Bearnokoa den Eskiulan egiten da.

Infografia: Euskalkiak




Euskalkiak: hiru.com
 
Euskalkien egungo sailkapena. Adibideak:

- BIZKAIERA.
  . Gernika-Lumo. Tabernara sartzen zen andreak fama txarra izaten zuen. Mutilek hartzen zituzten kanikadun limonadak eta kanpora ateratzen zieten andrei. Bera ezkondu ostean sartu zen lehen bider taberna batera.

  . Lekeitio. Herriko jaiak oso alaiak ziren. Ogi-banatzaile zebilela abarketak erdi apurtuta zituela gomutatzen du, gizon batek abarketa berriak erosi zizkion Eulogioren dendan. Gizon hori oso eskuzabala zela. Dantzan aldean zituzten oinetakoekin egiten zuten.
 
- GIPUZKERA.
    . Zarautz. Zaharragoek nola gogoratzen zuten gerra denbora. Bere gurasoei euskaraz hitz egitearren 60.000 pezetako isuna jarri zieten Donostian guardia zibilek. Don Leandro medikuak utzi zien dirua isuna ordaintzeko. Orduko dirua.

   . Donostia. Pilotak nola egiten zituzten, barruan kortxoa sartuta. Gainetik, larrua. Santo Tomas egunean errenta ordaintzera joaten zen aita, eta beti zerbait ekartzen zien. "Kizkia".

   . Entzuteko ipuina: "Lotako ipuie" (ikasbil.net)

- NAFARRERA.
  . Arbizu. (mendebaldekoa) Txatarrak edo inauteriak, "aittun haundiya" eta "amin txikiya".


  . Iparraldeko euskara: "Kalaka"rekin  elkarrizketa.
 
- ZUBERERA.
  . Barkoxe. Pika "porkeria" da. Beste hegazti batzuen habiak apurtu eta bertan jartzen ditu bere arrautzak. Beleak ere asko dira Barkoxe inguruan eta mendietan. Pierre de Saint Martin inguruan belexegak ikusten dira. Eta Barkoxen bi bele mota daude, arrunta eta beste handiago bat, haragia jaten duena.

 - LAPURTERA-NAFARRERA
.


Beste entzungai batzuk: klik.