Amaia 2012/09/12

 

32 urte zituela hil zuten, Gasteizen, Gernikako bonbardaketa eta gutxira atxilotuta, Gernikan bertan. Bere lurperatze agirian istripuz hil zela idatzi zuten, baina jakina da tiroz hil zutela Lauaxeta.

75 urte bete dira aurten Gernika bonbardatu zutela eta hain justu bonbardaketa hura izan eta gutxira atxilotu zuten Gernikan bertan, Esteban Urkiaga, Lauaxeta.
32 urte besterik ez zituen baina ordurako lan asko egindakoa zen kazetaritzan, poesian, etab. eta gerra lehertuta gudari ere izan zen.
Apirilean edo maiatzean atxilotu eta gaurko egunez fusilatu zuten frankistek Gasteizko Santa Isabel kanposantutik gertu goizeko 05:30 aldera.
Bere lurperatze agirian istripuz hil zela idatzi zuten, baina jakina da tiroz hil zutela Lauaxeta, 32 urte zituen. Ordurako euskal letren munduan olerkigintzan batez ere bere arrastoa utzita zuen Lauxetak. Orain urte batzuk, Lauaxetaren lankide izandako Julio Sarasuak honela deskribatu zuen: Lanean serioa eta ixila zela eta idazten ari zenean, trantze moduko batean sartzen zela.



Lauaxetaren lanak: KLIK