Amaia 2012/10/19

Lazarragaren eskuizkribua:


XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal Herriko zaharrena. Aurkikuntza oso garrantzitsua da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkia eta mendebaleko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan.

Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen dokumentua da, artzain nobela batek (Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena) eta poema nahiz kanten bilduma batek osatua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, eleberria in media res hasten baita.

Argitaratu denaren arabera, Borja Aginagaldek aurkitu zuen, Madrilgo zaharki-salerosle batenean; Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen, eta 2004ko otsailaren 18an aurkeztu zuen jendaurrean. Gipuzkoako erakunde horrek Arabako Foru Aldundiarekin duen hitzarmen bati esker, eskuizkribua Gasteizko BiBat Museoan dago orain.
Joan Perez Lazarraga (1550-1605)


  Eskuizkribua ikusteko: KLIK

JOAN PEREZ LAZARRAGA:

Larreako Idazlea, euskaraz idatzitako garrantzi handiko izkribu ezagunaren egilea.

Lazarraga leinuko premua izan zen. Oinatitik etorri eta XV. mende bukaeran arabako lautadako hainbat jauregi eta dorretan ezarri ziren. Ez dakigu noiz jaio zen, baina 1550. urte inguruan izan zela uste da eta 1605. urteko apirilaren 12an hil zen.

Joan Perez Lazarraga 1588-89ko testu bikainari esker zen ezaguna. Testu horren bost kopia existitzen dira. Bere nebarekin batera Oinatin ireki berri zuten Unibertsitatera joan omen zen, neba alargun geratu eta gero, Toledora eta gero Madrilgo gortera joan zen. Berak ia bere bizitza osoa Agurainen igaro zuen.

2004an Gipuzkoako Foru Aldundiak Madrilgo antigoaleko denda batean aurkitutako eskuizkribua bereganatu zuen.

1564 eta 1567. urteren artean egindako eskuizkribuak 102 orri ditu eta gehiena euskaraz idatzita zegoen. Horietatik bi heren olerkia dira, gehiena amodiozkoa eta gainerakoa garai horretan zabaltzen hasia zen artzain nobela errenazentistaren barruan sailkatu daiteke. Lazarragak erabilitako euskara zaharkitua da erabat, galdutako subjuntiboa, nondik kasu zaharkitua eta aditz laguntzaileen adizki zaharrak erabilitzen zituelako.

Eskuizkribuaren 48. orrian, Lazarragak 1564. urtean Agurainen gertatutako suteari buruz hitz egiten du.

Señor de la Torre de L