Amaia 2013/09/07

 
Egunerokoa, izatez, biografiaren azpigeneroa da, eta gehiago zehaztuta, autobiografiarekin  pareka daiteke.

Hasieran, orri zuriek osatzen duten koadernoa edo liburu bat baino ez da. Egunerokoak — edo egunkariak — mota askotakoak izan daitezke. Eguneroko betebeharrak apuntatzeko erabiltzen direnak agenda izenez ezagutzen dira. Norbere pentsamenduak, kezkak, desioak... idazteko ere erabiltzen dira, ordea: eguneroko pertsonalak dira horiek. Sarritan, literatur maila lortu izan dute horietako askok.

Eguneroko  personal batean egunean zehar gertatu zaizkigun gorabeherak aipatzen ditugu, zer sentitu dugun une jakin batean, nola sentitzen garen.... Barneko kontuei buruzkoa izaten denez, lagunarteko hizkuntza izaten da nagusi. Eta, bakoitzak bere kontuei buruz jarduten duenez, lehen pertsonan   kontatu ohi dira.
Egunerokoen artean, intimoenak direnak, barneko kontuen berri ematen digutenak, desio ezkutuak plazaratzen dituztenak, maitasun kontuak aireratzen dituztenak... hartuko ditugu hizpide.


Adibidea:

       (Itzultzailea: Josu Zabaleta)


 
ENTZUNGAIA: 'Anne Franken egunkaria' liburuaz dihardute Josu Zabaleta, Joxe Mari Iturralde eta Belen Altuna idazleek, 'Bidelagun' saioan.


 
 
EGUNEROKOA IDATZI:
 
Idazten hasi orduko irakurri arreta handiz ondoren dauzkazun aholkuak eta saiatu horiek betetzen:  

- Hasteko, aukeratu pertsonaiaren izena, zuen hitzen
  bidez biziaraziko duzuena.
- Ordenatu bildu duzuen informazioa.
- Idatzi kontatuko duzuenaren eskema.
- Egizue hasierako zirriborroa. Kontuan izan:
  . 1. persona erabili beharko duzue.
  . Aditzak lehenaldian adierazi beharko dituzue edo
    orainaldi burutuan.
  . Garaia eta tokia deskribatzeko datuak idatzi
    beharko dituzue. Kontuz ibili, gertaerek 
    koherentzia minimoa izan behar baitute,
    sinesgarriak izan daitezen.
  . Lagunarteko hizkera adierazkorra erabili beharko
    duzue.
  . Asmoak, desioak, ametsak... kontatu nahi
    badituzue, ahalera eta subjuntiboa ere erabili
    beharko dituzue.
  . Informazioa paragrafotan ondo antolatuta eman
    behar duzue eta ideiek lotura logikoa izan behar
    dute.
 - Aurkeztuko duzuen behin betirako testua idatzi.
    Ez ahaztu data jartzea eta berrikusi ortografia,
    puntuazioa...