Amaia 2013/11/24

Ahozko euskal literatura oso errotua dago gizartean. Euskara idazketara berandu heldu zen, eta gainera, denbora tarte luzean ez zen oso emankorra izan; beraz, ahozko komunikazioa izan da bizirik irauteko izan duen modua. Ahozko transmisio horretan garrantzi handia izan du literaturak, eta hainbat estilo sortu ditu.

                                                          BALADAK

 
. Baladak narrazio kantu laburrak dira; beste kantuetatik eta generoetatik bereizten dituzten ezaugarri berezituak dituzte. Terminologiari dagokionez, euskal literaturaren barruan balada zein erromantze berbak erabili dira, baina bere ezaugarriei erreparatuz gero, euskal baladek Espainiako erromantzeekin baino harreman handiagoa dute Europako baladekin.

. Baladek gertaera bat edo istorio labur bat kontatzen dute, eta askotan bukaerarekin edo amaiera zein den ezagutzeko unearekin hasten dira. Era berean, sarritan ezinezko maitasun istorioekin, heriotza bortitzekin, hilketekin, borrokekin eta antzekoekin zerikusia duten istorioak kontatzen dituzte.

. Baladetako pertsonaiak ekintzan barneratuta dauden aktoreak dira, baina beren pertsonaiek ia ez dute arretarik bereganatzen; ez dira ematen beren ezaugarriei buruzko deskripzio-datuak ez beren jarreraren balorazio moralak. Gauza bera esan daiteke testuinguruko beste arlo batzuez: baladetan lekuak, espazioa eta denbora ez dira deskribatzen, eta oso azaleko zehaztapen orokorrak bakarrik adierazten dira. Eszena aldaketaren bat dagoenean, ez da hori argi adierazten duen zehaztasunik ematen; are gehiago, aldaketa inprobisatua eta bat-batekoa izaten da.

. Tentsio handieneko uneak estilo zuzenean adierazten dira, indar handiko elkarrizketa bizien eta garratzen bidez. Baladaren narrazio estiloa efektu oldarkorra, dramatikoa, sortzera bideratuta dago. Horretarako, esaldi labur baina adierazgarriak erabiltzen dira, indarrez eta edukiz betetakoak.
Aipatutako arloetan ekonomia nagusi bada ere, beste alde batetik baliabide erretorikoak beldur barik erabiltzen dira, une gorenak luzatzeko eta emozio giroa pizteko.

. Baladak batez ere kultura gutxidun pertsonen bitartez transmititu dira, eta performance bakoitzean aldatzen direnez, etengabeko transformazioan daude, testuaren zein musikaren aldetik; hala ere, musika testua baino askoz gutxiago aldatzen da.

. Formalki baladak bertsotan adierazten dira, amaierako bertsoetan errima duten ahapalditan banatutako bertsoetan. Baina errima aipatzen dugunean ez gara ari errima jaso batez. Antzeko soinuen bitartez sortutako errima da, entzuleari entzuteko atsegin egiteko asmoarekin sortua.

. Baladetan erabilitako literatur baliabideen artean errepikapena azpimarratu beharra dago. Testuak memorian gordetzeko oso baliabide garrantzitsua da, eta, era berean, unerik dramatikoenak areagotzeko balio du.
Formalki hainbat eratara agertzen da:

- Bertsoaren barruan:

"Harek igarri, harek igarri" (Aquél lo notó, aquél lo notó)
"Isabelatxu, Isabelatxu" (Isabelita, Isabelita)
"Eguna zala, eguna zala" (Que era de día, que era de día)
 
- Bi bertsotan: 

"Aitek eta amak bialtzen neude / hau kantatxuau ikasten

Hau kantatxuau ikis nahi bozu / erdu neurekin bordera."
(Mis padres me mandan para que aprenda esta cancioncilla. /Si quieres aprender esta cancioncilla ven conmigo a bordo).

"Nor da hori Manbruori / Manbru herriko trukuori
Manbru herriko trukuori / trukukumian semiori?"

 
(¿Quién es ese Mambrú, ese turco de Mambrú / Ese turco de Mambrú, hijo de turcos?).
- Sintagma baten errepikapen hirukoitza oso ohikoa da; hirugarrenak aurreko bien forma mantentzen du, baina aldaera bat jasotzen du. Bere eskema "X/X eta Y" da:
 
"Berbau ahotik esan bazuan ze / sartu zioen kapapean,
sartu zioen kapapean ta / eroan zuen bordera."
 
(Dijo esta palabra de la boca pero / la metió bajo la capa, / la metió bajo la capa y / la llevó a bordo).
 
"Hainbat arinen sartu gaitezan / Mutriku herri onian
Mutriku herri onian eta / Ana Juanixen etxian."
 
(Entremos cuanto antes / en la honrada villa de Motriko / en la honrada villa de Motriko y / en la casa de Ana Juanita).
 
- Noizean behin ahapaldi baten amaiera errepikatzen da lelo bezala:
    "Gu hemen dantza gaitezen" (Nosotros bailemos aquí).
    "Andratxu gaztia aita frailea". (Joven señora / padre fraile).
     
    - Zenbait kasutan ahapaldi osoa ere errepika daiteke.
. Errepikapenez gainera, paralelismoak garrantzitsuak dira. Egitura sintaktikoen errepikapenaren bidez gero eta informazio zehatzagoa ematen da, era horretara hartzailearen arreta gero eta gehiago bereganatuz.

"-Neure anaia: ze barri diraz / Motriku herri onian?
-Barriak onak diradez baina / jazo da kalte sobria.
-O, neure anaia, ez edo-da hil / bioren aita maitia?
-Bioren aita ez da hil baina / jazo da kalte sobria.
-O, traidoria, ez edo-da hil / bioren ama maitia?
-Bioren ama ez da hil baina / jazo da kalte sobria."
 
(Hermano mío: ¿Qué nuevas hay en la honrada Villa de Motrico? / Las nuevas son buenas; pero sobrados daños han ocurrido. / ¡Oh, hermano mío! ¿es que ha muerto acaso nuestro padre amado? / Nuestro padre amado no ha muerto; pero sobrado daño ha ocurrido. / ¡Ah, traidor! ¿es que ha muerto nuestra madre amada? / Nuestra madre amada no ha muerto; pero sobrado daño ha ocurrido.)

. Kontrasteek edo antitesiek ere balio estilistikoa dute:

"Gaztiak kantuan ta / zaharrak eragusian" (Los jóvenes cantando y los mayores charlando.)
"Batetik lau balazo / bestetik enfermo" (Por un lado cuatro balazos / por otro enfermo.)
 
Etengabeko konparazioen bitartez informazioa zehazten eta areagotzen da:
"Abadea urrin dago / eleizea urrinago" (El cura se halla lejos / la iglesia más aún.)
"Ez dot gura frantzesik / hain gutxi errenik" (No quiero francesas, y menos nueras.)
"Ni neu ez naz Manbrukua / da gitxiago trukukua" (Yo por lo menos no soy de Mambrú / y mucho menos turco.)


. Baladen formulak eta karakterizazioak finkoak dira, eta formalki zerbait aldatzen diren arren, eskema bera izaten dute. Zalduna zintzoa eta dotorea da; dama ederra eta gaztea da; aita ia ez da agertu ere egiten; ama etxekoandrea da; etxean edo herrian ia ez da ezer txarrik gertatzen, baina kanpoan arriskuek gaitz izugarriak ekartzen dituzte.

. Euskal balada tradizionala Europako baladaren adartzat hartzen da, narrazioren, estiloaren eta gaien ezaugarriak antzekoak dituztelako. Europako corpusarekin antzekotasunak dituzten balada batzuk Kataluniako aldaera batzuk izaten dituzte, eta batzuk Frantziako bertsioan mota bereko aldaerak izaten dira.

"Brodatzen ari nintzen"


Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk
aire bat entzun nuen itxasoko aldetik
itxasoko aldetik, untzian kantaturik.

Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana
jin zaiten afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.

Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira
gurekin afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.

Andre gazte xarmanta igaiten da untzira
han emaiten diote lo bellarra papora
eta untzi handian lo dago gaixo haurra.

Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna?
zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura
hartu nauzun lekura, aita amen gortera.

Andre gazte xarmanta hori ezin egina
hiru ehun lekutan joanak gina aintzina
ene meneko zira orai duzu orena.

Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera
aldiz haren arima hegaldaka zerura.

Hiru ehun lekutan dago itxas leihorra
oi ama anderea so egizu leihora
zure alaba gaixoa uhinak derabila.

"Isabelatxu"



Isabelatxu, Isabelatxu,
arren esan bat eidazu.
atian dauen kantore orri
etor dila esaiozu.

Egun on asko dizule
ontziko maisu gaztia.
Alango asko ekar dizule
linde damatxu gaztia.

Aitek eta amak bialtzen neude
au kantatxuau ikasten.
-Au kantatxuau ikis nai bozu
erdu neurekin bordera.

Eskerrik asko mile biderrez
ez dot olango usterik,
aitek eta amak etxian neukie
neu ondo estimadarik.

Berbau aotik esan bazuan ze
sartu zioen kapapean ta
eroen zuen bordera.

Lobedartxu bet ipini neuntsen
bular biaren erdian
linde damia loak daroa
bosteun legoa bidian.

Alan ta bere subertia zan
untziek alkar jotia,
ordu atantxe itxartu zala
linde damatxu gaztia.

Eroan naizue, eroan naizue
aiten d'amaren errire.
-Aiten d'amaren errire joateko
bosteun legoak bear dire,
bosteun legoak olan eiteko
orren errezak eztire.

Untziko maisu gaztea
badezu kainabetea?
-Ezteukat kainabetarik baina
emongo deutsut saflea.

Emon zioten saflea eta
sartu zeuen biotzean
ordu atantxe ilotzitu zen
linde damatxu gaztea.

Ene mutilak, lagunek onak,
zer ingo'tsegu oneri?
-Intzentzoagaz intzentzatu te
erainotzagaz lurrundu,
linde damia zazpi astian
geurekin erabil daigun.

Ene mutilek, lagunek onak
zer ingo'tsegu oneri?
-Emon deiogun zazpine mosu
ta bota deiogun ureri.
Emon zioten zazpine mosu
eta bota zioten ureri."
 
"Intxauspeko alaba dendaria"


 
Intxauspeko alaba dendaria,
goizian goizik jostera joalia, jostera joalia,
nigarretan nigarretan pasatzen du bidia,
aprendiza konsolatzailia, konsolatzailia.
 
Zelian den izarrik ederrena,
jin balekit argi egitera, argi egitera,
juan naite juan naite maitiaren ikustera,
ene penen berri hari erraitera, hari erraitera.
 
Mundu hurtan phenarik gabetarik
bizitzeko nik ez dut perilirik;
Maithatu dut ukhanen ez tudana,
horrek beiteit bihotzian phena.
 
Maithatu duzia ukhanen eztuzuana,
horrek dizia bihotzian phena?
Maith`ezazu ukhan diokezuna
eta juanen da zure bihotz mina.
 
Mertxikaren floriaren ederra!!
Barnian dizu hezurra gogorra;
gaztia niz, bai eta loriusa,
eztut galtzen zure esperantxa. 
 
Adios beraz, ene maitea, adios!
Adios deizut orai sekulakotz;
Ezkuntz zite plazer duzunarekin,
eta begira ene arrakuntruti?
 
Zer izanen da zure arrakuntria?
Zer egin ahal da zure egin ahala?
Zerbait khasu nitan gertatzen bada
sujet berri bat zutan izanen da.

"Alostorrea"



Erranak.--Aldaztorean nengoanean irra
goruetan etorri ddatan erroi zarra grauetan.
Erroi zarra, zer dakazu albiste? Ala markea
galdu dala dinnoe Galdu naz bada; alaba
zori bagea. Antxe nebazan ogeta bat lengusu
ta nebea, arek baino beharrago aita neurea;
arek guztiak bainno azkarriago yaubea.


Aubeak.-- Zer dinnona, urdanga lotsa bagea?
Azkanengo esan dona yaubea! Esan baebanan
lenengotatik yaubea, izango ebanan
Aldaztorrean partea.


Erranak.--Nik neurea dot goian dagoan kaxea,
tapez taperainno diruz betea. Imineagaz neban
urre gorria, anegeagaz neban urre zuria. Mila
dukat neban isil-poltsea. A bere bazan alaba
on baten dotea! Aldaztorreak ateak dituz
letuez, ango plater pitxeruak zidarrez. Yoan
ala egon eingo(do)t, ama neurea?


Aubeak.--Yoan, yoan, neure alaba maitea.

Erranak.--Aurtxo txikinak sabelean deust
ostiko, yaun zerukoak aldau semea sortuko.


Aubeak.--Nahi dan seme nahi dan alaba,
Aldaztorrean partea izango dona.


"Maitia nun zira"


 
Maitia, nun zira?
Nik ez zaitut ikusten
ez berririk jakiten.
Nurat galdu zira? (bis)
 
 Hala kanbiatu da
zure deseina?
Hitz eman zenereitan
ez behin, bai berritan
enia zinela! (bis)
 

                                                             
Ohikua nauzu
                                                           ez nauzu kanbiatu
                                                         bihotzian beinin hartu
                                                             eta zu maitatu.(bis)

                                               Aita jeloskor batek dizu kausatu.
Zure ikustetik
gehiago mintzatzetik
hark nauzu pribatu.(bis)

Aita jeloskorra!
Zuk alaba igorri
arauz ene ihesi
komentu hartara.(bis)
 
Are eta ez ahal da sarturen serora!
Fede bedera dugu
Alkarri eman tugu
Gauza segurra da.(bis)

Zamariz iganik
jin zauzkit ikustera
ene konsolatzera
aitaren ixilik. (bis)
 
Hogoi eta laur urte baditut beterik.
Urte baten burian
nik ez duket ordian
Aitaren axolik.(bis)

Alaba diener
erranen dit orori:
"So'gidaziet eni
beha ene erraner.(bis)
 
Gaztetto direlarik, untsa diziplina!
Handitu direnian
berant date ordian
nik badakit untsa".(bis)
 
"Bereterretxeren khantoria"



1. Berterretxek" ohetik
Neskatuari aphalti:
—Abil eta so'gin ezan leiho hortarik.

2. Neskatuak berhala
Ikhusi zian bezala,
Ehun gizon bazerola bortha batetik bestila.

3. Berterretxek leihoti
Jaun kuntiari eztiki:
Ehün behi bazerola beren zezenareki.

4. Jaun kuntiak eztiki,
Erraiten dero eztiki:
—Berterretx, aigü gureki, ützüliren hiz segurki.

5. —Ama, indazüt athorra,
Mentüraz sekulakoa!
Bizi denak orhit düke Bazko-oilaurentia!

6. Ama horren lasterra
Bostmendietan behera!
Belhainak sortharik zela sarthü da Lakharri-Büstanobila.

7. —Bustanobi gaztia.
Ene anaie maitia,
Zütan hunik ez balinbada, juan da ene semia.

8. —Arreba, ago ixilik!
Ez othoi egin nigarrik!
Maulen dün ingoitik, ützüliren dün bizirik.

9. Andozeko ibarra,
Ala zer ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.

10. Ama horren lasterra,
Jaun kuntiaren borthala!:
—Ai, ei, eta jauna, nun düzie ene seme galanta?

11. —Bahiana semerik
Berterretxez besterik?
Ezpeldoi-altian dün hilik, abil, eraikan bizirik

12. Ezpeldoiko alhaba
Margarita deitzen da,
Berterretxen odoletarik bethe ümen dü ferreta.

13. Ezpeldoiko bükhata,
Ala bukhata ederra!
Berterretxen han ümen dü hirur dozena athorra. 
 

Beste bertsio batzuk eta itzulpenak: KLIK.


Letrak eta itzulpenak: HEMEN.
 
Estekak: