Amaia 2014/03/28

 
Mathilde Loisel langileen familia batean jaiotako emakumea da, eta ministerio bateko bulegari ilun baten emaztea. Haren bizitzan ez da luxurik, baina berak betidanik egin du amets saloietako dotorezia eta fintasunarekin, goi mailako damen sedukzio eta xarma giroarekin.
Egun batean aukera sortzen zaio betidanik amestu duen gizarte horretako kide izateko gau batez. Dantzaldi dotore baterako gonbitea jaso du, eta ipuineko Mari Errauskin bezala, nahi izango du gau batez printzesa izan. Horretarako, lepoko bat eskatuko dio maileguan txikitako lagun bati, eta hortxe hasiko da bere zoritxarra.

                                             Ipuina entzuteko: HEMEN.

. Idazleak errealitatearen deskribapena egiten du pertsonaien deskripzio psikologikoa eta tokien deskripzioa eginez:

Nolakoa da Loisel andrea? Bere senarra? eta Forestier andrea? Zeintzuk dira aipatzen diren lekuak?

. Ba al dago ezberdintasunik Loisel eta Forestier andrearen artean?

. Idazleak errealitate eta gizartearen ikuspegi ezkorra adierazten du?

. Ba al dago protagonistaren bilakaerarik ipuinean zehar?

. Zein da ipuin honen ikaskizun morala?


Guy de Maupassant idazlearen informazioa: HEMEN.