Amaia 2014/05/14

. Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen (Donostia 1831- 1876).
. Gaztetan eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena.
. Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, errenka ibili zen beti.
. Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen 3. Gerra karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. Karlistek menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion.
 
. Baserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. Koldo Mitxelenaren iritzian, Bilintx da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.
Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakion zorigaiztoa txarrestera emana, baizik umore gazi-gozoko idazlea; umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.
 
. Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena, hain zuzen ere literaturan barne-aitorpen oro bazter uztea agintzen zuen joera nagusi zen garaian. Horretan, Bilintx poeta bakartia izan zen bere garaian.
 
. Bilintxen begi zorrotza eta luma zorrotzagoa oso agerian gelditzen dira bere poema satirikoetan. Satiraren zertzelada nagusiak ongi marrazten zituen beti, baina gordinkeriarik gabe, mendekurik gabeko irribarre errukibera gordeta beti.
 
. Literatura kritikariek hizkera arruntegi edo pobrea leporatu izan dioten arren, esan daiteke Bilintxen bertsoetan Donostiako euskara urbano zaharra mintzo dela garbi.

"Loriak udan"
 


"Triste bizi naiz eta"  (Txomin Artola)
 
        
 
Loiolan jai jai (EGAN)  
 

 
 
Bere bertso guztiak: hemen.