Amaia 2015/01/26

. OSAGAIEN ARABERA:

Iragankorrak:
    - Objektu zuzena onartzen dute (ISnor).
      - NORK kasuko subjektua eskatzen dute.
                      "Zuk zure sekretuak kontatzen dituzu".
                     Zer?  o.z.

Iragangaitzak:
       - Ez dute objektu zuzenik onartzen.
     - NOR kasuko subjektua eskatzen dute.
                         "Jone uretara erori zen".
                                   Zer?  ----------------------

. MOLDEAREN ARABERA:

Jokatuak:

- Trinkoak: Informazio osoa hitz bakar batez adierazten dute: pertsona, ekintzaren esanahia, modua, tempusa eta aspektua.
           Esate baterako: noa, nindoan, dator, daukat, zatozte, zegoen.

- Perifrastikoak: aditz nagusi bat eta aditz laguntzaile bat dute.

Aditz nagusiak: aditzaren esanahia eta aspektua ematen digu. Lau eratara ager daitezke: aditz-oina (har), partizipio burutua (hartu), ez-burutua (hartzen) edo geroa (hartuko
).


Aditz laguntzailea: aditzaren pertsona, tempusa eta modua adierazten du, esate baterako: naiz, nintzen, naiteke, nadin, dut, nuen, dezaket.
Aditz guztiek forma perifrastiko bat har dezakete, hau da, laguntzaile batekin jokatu daitezke, baina denak ezin daitezke sintetiko izan. Esate baterako, ibili bezalako aditz trinko bat hitz bakarrean (nabil) edo laguntzaile batekin (ibiltzen naiz) aurki dezakegu. Halere, aditz perifrastiko batek (apurtu) beti behar du laguntzaile bat jokatu ahal izateko (apurtzen dut).


- Aditz-lokuzioak: Aditz elkartuak dira. Bi hitz baino gehiagokoak izan ohi dira, aditz nagusia modu berezian konposatuta baitago: izena + izan / ukan / egin / eman / hartu
                    gose izan, maite izan, lo egin, kontu egin...

Jokatugabeak:

- Aditzoina: etor, ikus, jan, begira... aditzoinak dira.
Gaur egun, erabilera murriztua du:
  . Ahalera, subjuntiboa eta aginteran.  
  . Galdera erretorikoak eta harridurazkoak egiteko.  
  . Errefrauetan.   
  . Kontakizunetan.                             Ariketa:klik.

- Aditz-partizipioa: etorri, ikusi, jan, begiratu... aditz-partizipioak dira.
Euskal partizipio zaharrarenen amaierak -i eta -n dira (ikasi, eduki, joan, edan...), eta -tu/-du partizipio-amaiera hizkuntza erromantzeetatik jasoa dugu. Gainera, -tu amaiera hori erabiliko dugu aditz berriak osatzeko (ligatu, nabigatu...).

- Aditz-izena:
Aditzoinari –t(z)e marka eransten bazaio aditzak izen bihurtzen dira:
                      (heldu) HEL+T(Z)E  --   HELTZE

                                 (ibili) IBIL +T(Z)E   --   IBILTZE
                                 (egon) EGON+T(Z)E  -- EGOTE

. Aditz izena behin lortuz gero, beroni deklinabidearen hainbat kasu marka erans dakizkioke: etorTZEA, etorTZERIK, etorTZERA.
 
MARKAK
ADITZAK
ADIBIDEAK
T(Z)EA
LORTU
ADJ +IZAN
GUSTATU
AHAZTU
GOGORATU
NAHI
Gainditzea lortu du
Erraza da bide horretan galtzea
Gustatu zait pelikuka ikustea
Ahaztu zait sagar tarta egitea
Gogoratu tarta egitea
Nik nahi dut zu etortzea
T(Z)ERIK
EZ DAGO
EZ DAUKAGU
Zine aretoan ez dago erretzerik
Ez daukagu lortzerik
T(Z)EAK
BURUKO
MINA EMAN
Hura ikusteak buruko mina
Eman dit
T(Z)EARI
EKIN
UTZI
Ikasteari ekin diot
Erretzeari utzi diot
T(Z)EN
IRAKATSI
EGON
EMAN
UTZI
IKASI
HASI
JAKIN
AHALEGINDU
SEGITU
IKUSI
Irakatsi dit ikasten
Kantatzen Egon da
Jaten eman didate
Kantatzen utzi diot
Txikitan ikasi zuen pianoa jotzen
Internet erabilten hasi da
Badaki pianoa jotzen
Ahalegindu naiz lana ondo egiten
Horrek ikasten segitzen du
Ikusi zaitut etortzen
T(Z)ERA
BEHARTU
AUSARTU
Behartu dugu jatera
Ausartu da hitz egitera
T(Z)EAZ
NEKATUTA
ARDURATU
Nekatuta nago ariketak egiteaz
Neu arduratuko naiz deitzeaz