Amaia 2015/01/31

                   Agate Deuna gogoan Euskal Herrian


 
Agate Deunari koplak eta bertsoak kantatzera aterako dira herritarrak Euskal Herriko zenbait tokitan.
 
Agate 251. urteko otsailaren 5ean bularrak moztu zizkioten emakume siziliarra da, eta haren historia gogoratuko dugu berriro gure herriko kaleetan.

 
Sizilian jaio zen Agate 230ean. Neska ederra omen zen, eta
Siziliako Quinciano gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen. Baina Agedak kristautasunean fede itsua zuen, eta ez zuen onartu gobernadorearen proposamena. Quincianori ez zitzaion gustatu haren erantzuna eta kartzelan sartu zuen, eta bertan torturatu egin zuen; bularrak moztu zizkioten, eta hil egin zen 21 urteko neska gaztea. Katanian gertatu zen hori guztia 251ko otsailaren 5ean.
Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birjina-martiria da.
Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau.
 

Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratua duguna.
Bera-Kruz tik etorri gara
taldean neska-mutilak
Santa Ageda omenez hartuta
soinuaz eta makilaz.
Bat, bi hiru… Eup!