Amaia
2015/03/13
Atzizkien artean badira batzuk ekintza edo ondorioa adierazten dutenak:
- kuntza: izen abstraktuak sortzen ditu eta ekintza edo ondorioa adierazten du. Aditzei lotzen zaie.
zapaldu + -kuntza = zapalkuntza
aldakuntza, asmakuntza, aurrerakuntza, bereizkuntza, eraikuntza, errakuntza, hazkuntza, hezkuntza, hobekuntza, irakaskuntza, sorkuntza, zapalkuntza, ...
- dura / -tura: batzuetan ekintza eta beste batzuetan ondorioa adierazten du. Aditzei lotzen zaie.
hedatu + -dura = hedadura
laburdura, kutsadura, abiadura, abiadura, aztura, deitura, egitura, elikadura, etendura, harridura, lotura, ñabardura, ohitura, zimurdura...
-(k)ada: kolpea edo ondorioa adierazten du. Izenei eta aditzei lotzen zaie.
harri + -kada = harrikada
bete + -kada = betekada
zartada, makilakada, haginkada, ostikada, ahokada,
aizkorakada, harrikada, egurkada, makilkada ...
Batzuetan kantitatea: eskukada, golkokada, gurdikada, besokada, sabelkada, basokada ...
Onomatopeietan ere erabili ohi da:
zurrut egin - zurrutada
bultzada, taupada, txirristada, zaplastada, ziztada,
zurrutada...