Amaia 2015/04/20

Horrelako atzizkien bidez, GOGOA edo DESIRA (beharra) adieraz dezakegu; batez ere, gogo fisiologikoa.


. -GALE: aditzei loturik.
   Aditzoinei lotzen zaie eta "zerbaiterako 
   gogoa" adierazten du.
   lo + -gale -> logale (lo egiteko gogoa)
   asegale, goragale, botagale, edagale, jangale    pixagale ...

. -GURA: aditzei loturik.
    Aditzoinei lotzen zaie. "Zerbaiterako gogo" adierazten du, baita       "halako egoeran dagoena" ere.
         entzun + -gura -> entzungura (entzuteko gogoa)
    ikusgura, ibilgura, arrangura, negargura, botagura, hazkura,    
    logura, ikasgura, bizigura, jakingura, handigura ...

. -NAHI: aditzei loturik.
   Aditzoinei eta aditzondoei lotzen zaie. "Zerbaiterako gogoa" eta
   "halako egoeran dagoena" ere adierazten du.
           bizi + -nahi -> bizinahi (bizitzeko gogoa)
   onginahi, gaizkinahi, mintzanahi, esanahi, askonahi, ondonahi,     
   handinahi, ...

. -LARRI: kakalarri, txizalarri, ...