Amaia
2016/04/28
DESKRIBAPENAK from yizagirre
♥
Gauza
bat nolakoa den erakusten duten testuak dira. Gizaki, gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri
fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten
dituena.
♥Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan
agertu daiteke. Sekuentzia deskriptiboak
eskuarki bestelako testuen barruan agertzen dira txertatuta, bigarren
mailako funtzioa betetzen dutelarik. Honela, azalpenetan, testu-liburuetan
kasu, sarri agertzen dira; narrazioetan oso arrunta da narrazioaren markoaren
deskribapena (denbora, espazioa, pertsonaien deskribapen fisiko eta
psikologikoa, beren pentsamoldearena...), elkarrizketetan maiz agertzen dira
gauzen edo espazioen deskribapenak, prozesuenak...
♥ Adjektibo
kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio perpausak, lokuzioak, adberbioak…
erabiliko ditugu deskribapenetan.
♥
Egitura: Deskribapen testua ematen den informazio guztia bilatzen duen titulu
edo gai nagusi baten inguruan
multzotutako zenbait elementuz osatuta egoten da.
♥
Deskribapenak honela sailka daitezke:
- Gauzak, animaliak eta pertsonak.
- Barne egoerak: egoera psikologikoa,
izaera, sentipenak...
Badira
denboraren progresioan ematen diren ekintza edo prozesuen deskribapenak.
♥
Deskribapenetan ordena bat segitu ohi da, gehienetan honako dimentsio hauen
arabera:
-
Goitik
beherako dimentsioa: goi/behe; azpi; ipar/hego
- Zeharkako dimentsioa: ezker/eskubi; alde
bat/beste aldea; mendebalde / ekialde…
-
Hirugarren
dimentsioa: gertu/urrun; aurre/atze; barru/kanpo…
-
Denboraren
dimentsioa: ordua, egunak, hilabeteak...
Pertsona baten deskribapena egiteko erabil dezakegun egitura orokorra:
Pertsona baten deskribapena egiteko erabil dezakegun egitura orokorra:
ITXURA
|
.
Adina: umea, zaharra, gaztea…
|
.
Gorpuzkera: altua, garaia, baxua, ertaina,
lodia, argala, polita,
Itsusia,…
|
|
.
Burua:
. Ilea: luzea, laburra, kizkurra,
ilehoria, beltzarana, …
. Begiak: handiak, txikiak, ilunak,
argiak, berde kolorekoak…
. Ahoa: handia, txikia, ezpain
lodiak, ezpain meheak, margoturik…
. Belarriak: handiak, txikiak,
zorrotzak…
|
|
.
Gorputza:
. Eskuak:
. Hankak:
. Oinak:
|
|
.
Jantziak: nolako arropak erabiltzen ditu?
|
|
IZAERA
|
.
Nolakoa da? Alaia, lasaia, lagun ona, urduria,
isila, berbatia,
lotsatia, lotsagabea, bihotz onekoa…
.
Zer gustatzen zaio? Musikazalea,
irakurzalea, mendizalea,
kirolzalea, …
“Bazkari bereziak prestatzea,… gustatzen zaio”.
.
Nolako ohiturak ditu?
“Arratsaldeetan lagunekin kartetan
jokatzera joaten da”
.
Nolako harremana du zurekin? Zer egiten duzue
elkarrekin?…
|
ADJEKTIBOAK:
. Ireki
. Alai .
Atsegin . Maitagarri . Burugogor
. Eskuzabal
. Harro .
Langile . Berekoi . Azkar
. Ulerkor
. Lotsati . Lasai . Konfidantzazko . Maliziadun
. Ardurati
. Berritsu . Egiati . On . Zintzo
. Barnerakoi
. Sentibera .
Arduratsu . Umil . Serio
. Leial
. Ziur .
Paziente . Lagunkoi . Urduri
. Adimentsu .
Ausarti . Aktibo . Isil . Baikor
. Ezkor
. Apal . Zakar . Eder . Gizajo
. Lirain
. Gogor . Koldar . Errudun . Bizi
. Samur
. Alfer .
Bakarti . Inozo . Arrunt
. Kopetilun
. Diruzale .
Itxaropentsu . Astakilo . Ameslari
. Motel . Adoretsu . Jeloskor . Zentzudun . Eskuzabal
. Txotxolo
. Umoretsu . Langile . Heldu . Zalapartari
DESKRIBAPEN TESTUAK
Aitona
buruzuri bat zegoen han guri begira. Haren aurpegiko zimurrek urte luzeen
aztarna agerian uzten zuten, baina oraindik gizon tentea eta gordina ikusten
zen. Txapelaren azpian
ile zuri ugari nabaritzen zitzaion. Bekainak erdi beltz
erdi urdinduak zeuzkan. Begiak, marroi bizi-biziak, sudurra oso proportzionatua
eta pixka bat zabal, belarri txiki bilduak, bizarra ondo moztua eta ahoan hortz
eta hagin batzuen falta nabari zitzaion, hortzadura gehiena osorik mantentzen
zuen arren. Alboan artzain zakur jostalari bat zebilkion hara eta hona, isatsa
mugituz.
Iñaki Zubeldia
Nire
aita ezin izan nuen salbatu
(moldatua)
Osaba Lazaro aitaren
anaia zen –arestian esan dut-, eta hark ere kristal lodiko betaurrekoak zituen.
Eta prismatiko handi batzuk zituen, huts egin gabe mendira eramaten zituenak,
naturaren ikuskariak eta harraparien hegaldiak miresteko. Gizon berezia baitzen
osaba Lazaro. Arotza
zen ofizioz, eta oso bastoi politak egiten zituen, batean zurari suge eta
herensuge baten itxura ematen ziola, eta besteetan marrazki ezin politagoak
egiten. Abila baitzen osaba Lazaro bere egiteko haietan! Eta, batzuetan,
gonbidatu egiten ninduen bere ibilaldietan. Egun batean, esate baterako, nik
bederatzi edo hamar urte nituela, Santio mendirantz eraman ninduen,
bazkalondoan. Gailurrera iristeko gutxi falta zitzaigunean, miru bat ikusi
genuen, zeruan jira eta bira. Eta osabak, hari begira liluraturik, esan zidan:
- - Hobe, bai, batzuetan miruak izango
bagina...! begira ezak, bestela, bertatik bertara prismatikoekin (...)
Joan Mari Irigoien
Ipuin batean bezala