Amaia
2016/04/29
HITZ ELKARTUAK: Entzungaia.
Hitz elkartuak hitz batez baino gehiagoz osatutako hitzak dira. Hiru motako hitz elkartuak daude:
. Loturik idazten diren hitzak:
itsaso + adar = itsasadar ; jarri + leku = jarleku ; zerbitzu + gune = zerbitzugune ; adarbakar, erdialde,
. Bereiz idazten diren hitzak:
- Aposizioak: Deba ibaia, osaba Pedro, ...
- Egin, eragin, eman eta hartu duten aditz-elkarteak:
barre egin, min hartu, negar eragin...
- Lehen osagaia deklinaturik eta bigarrena deklinatu gabe dutenak: etxez etxe, kalerik kale, ...
- Bila, eske falta, erdal, euskal, giza edo itsas dutenak:
ur bila, diru eske, euskal idazleak, giza adimena, itsas ekologia,
. Marratxoz idazten diren hitzak:
- Gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, lehen osagaia deklinabide-markarik gabe dutenak.
adi-adi egon, handi-handia izan, alfer-alferrik saiatu...
- Apurka-apurka moduko bikoiztapenak, hitzaren bi osagaiek atzizki berbera dutenean.
Tarteka-tarteka, astiro-astiro, banaka-banaka...
- Zehatz-mehatz moduko bikoiztapenak, osagaietan nolabaiteko aldaketa fonetikoa izaten dutenak.
kili-kolo, dinbi-danba, txipli-txapla, zirti-zarta...
- Seme-alabak moduko hitz bikoteak, azpian eta juntagailua dutenak. Bikote horien bigarren osagaiak marka plurala hartzen du sarritan.
Senar-emazteak, zeru-lurrak, luze-zabal...
- Ezkio-Itsaso moduko leku izen-elkartuak.
Beuntza-Larrea, Iruraitz Gauna, Gamere-Zihiga...
Informazio gehiago: hemen