Amaia 2016/05/12

Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) izenburupean, 1757an lapurteraz idatzitako gutun batzuk eta horien gaineko ikerketa argitaratu dituzte Lapurdumagerkarian Xabier Lamikiz, Manuel Padilla Moyano eta Xarles Bidegain ikertzaileek. Guztira, 50 eskutitz dira, Lapurdiko 48 lagunek Kanadako Louisburg hirian zeuden beste 45 laguni idatzitakoak. Denetariko gaiak azaltzen dira gutunetan: penak, estualdiak, egunean eguneko gertaerak... 
Gehienak, emakumeek idatzirikoak.
Batek du, ordea, presentziarik handiena: igorleak hartzaileri adierazten dio hura Lapurdira itzul dadin duen desira. Horregatik titulua.



Informazio gehiago: Berria ; Argia ;  Bideoa: EITB