Lore Jokoak oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendeko euskal kulturarentzat, hura berpizten lagundu zutelako.
XIX. mendean, Europan, herri-kulturari buruzko interesa hedatu zen. Herriak sortutako kultura-adierazpenak aztergai eta estimagarri bihurtu ziren garaiko jende ilustratuarentzat. Euskal Herrian ere piztu zen jakinmin hura. Horren ondorioz, 1853an, lehen euskal literatura-lehiaketa antolatu zen Lapurdin. Lore jokoak izena hartu zuten, Frantziako Tolosako ohitura zahar bati jarraituz.
Lehen Lore Jokoen jatorria Frantziako Tolosan dago. 1324. urtean lehen Lore Jokoak egin zituzten hiri hartan, olerkariak goratzeko. Olerkirik onenari urrezko bioleta bat ematen zitzaion. Horregatik deitu zitzaien Lore Jokoak. Gaur egungo kiroletako domina-emateak ohitura hartan du jatorria.
Lore Jokoak urtean behin egiten ziren eta gaiak aurretiaz zehaztuta zeuden. Irabazleek jendaurrean kantatzen zituzten olerkiak.
Lore Jokoak jai giroan ospatzen ziren eta egun oso bat irauten zuten; pilota partidak, dantzak, musika eta ganadu-feriak ere izan ohi ziren.
Lehenengo Lore Jokoak Lapurdiko Urruñan egin ziren, 1853an. Anton Abadia izan zen sustatzaile nagusia.
Euskal kulturarekiko atxikimendu handia zuenez, hura bultzatzeko asmoz, lehen Lore Jokoak antolatu zituen Abadiak.
Lehenengo edizioko gaia euskaldunen emigrazioa izan zen. Urte haietan, gazte askok Amerikara jotzen zuten lan bila.
Martin Egiategik 1853ko Lore Jokoetarako egindako olerki zati honetan, Amerikara joateagatik barnean zuen tristuraz arida, eta nola sentitzen duen faltan gurasoen babesa:
(Eragin-Santillana)
Informazio gehiago:
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
- Susa-literatura
Bitoriano Gandiaga Artetxe (Mendata, Bizkaia, 1928ko urriaren 8a - Arantzazu, Gipuzkoa, 2001eko otsailaren 21a) fraidea eta euskal poeta izan zen.
- Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten. Aldizkaritan kaleratu zuen Gandiagak olerki hainbat (180 inguru) edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru).
- Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan: Elorri (1962), Hiru gizon bakarka (1974), Uda batez Madrilen (1977), Gabon dut anuntzio (1986), Denbora galdu alde (1985) eta Ahotsik behartu gabe.
- Euskal abeslariek Gandiagaren poema ugari musikatu (150etik gora) eta grabatu eta publikatu.
- Garaikide zuen Gabriel Arestiren eragina ere nabari da olerki sozialak deiturikoetan. Existentzialismoaren arrastoa ere bai.
- Mundua lehen pertsonan bereganatzen du. Ez da errealitatea jasotze hutsarekin konformatzen. Arazoek sorrarazten dioten larri-mina nabari zaio.
- Etengabeko tenka erakusten du irudi poetikoetan: errealitatea/ametsa, desira/existentzia, landa/hiria. Haren krisiak kristau-fedean aurkitzen du sendabidea.
- Gaietan zein moldeetan, gerraurreko olerkarien bideari eusten dio.
Arantza zorrotzak eta lore zuriak izaten dituen zuhaixka da elorria, Bizitzaren metafora gisa hartzen du Gandiagak, bizitzak ere nahigabe mingarrien artean tarteka pozaldiak izaten dituelako.
Bizitza eramangarri egiteko euskarria Gandiagarentzat fedea da eta Elorri poema gogoeta horiek poema eginda; lirismoz betetako poema erlijiosoa, Arantzazuko naturan girotua.
Informazio gehiago:
http://www.gandiaga.com/
http://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/bitoriano-gandiaga-1928-2001
Gandiagak irakurritako olerkiak:
http://www.susa-literatura.eus/emailuak/gandiaga/