Mostrando entradas con la etiqueta atzizkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta atzizkiak. Mostrar todas las entradas
Amaia 2016/10/06


paisajes bilaketarekin bat datozen irudiak

. Atzizki hauek tokia edo lekua izendatzeko erabiltzen dira, eta, horrenbestez, haien bidez izenak sortzen dira.
. Bestalde, izenei zein aditzoinei eransten zaizkie:
  pilotaleku, liburutegi, itsasalde...
  topaleku, erretegi, elkargune...

-LEKU:  Gasteiz + -tar = gasteiztar
              Peru + -tar = perutar

Sorleku, janleku, eserleku, aitorleku, dantzaleku, bizileku, atsedenleku, ...

-TEGI/-DEGI/-EGI:   lan + -tegi = lantegi
                               arrain + -degi = arrandegi
                               egun + -tegi = egutegi
Usategi, biltegi, lantegi, erlategi, kiroldegi ...

-GUNE / -UNE:   interes + -gune = interesgune
                          inguru + -une = ingurune

Hutsune, erabakigune, erdigune, bilgune,  ...

-ALDE:   kosta + -alde = kostalde
               mendi + -alde = mendialde
               su + -alde = sukalde

arratsalde, itsasalde, barrualde, barnealde ...                             
               
              

Amaia 2016/09/05


Multzo atzizkiak multzoa edo taldea adierazteko erabiltzen dira, eta horrenbestez, haien bidez izen multzokariak sortzen dira.

-DI / -TI: 
. Gehienetan, landare- eta arbola- izenei eransten zaizkie. Atzizki hauen bidez sortutako izenek lekua ere adierazten dute.
PinuDI, pagaDI, mahasTI, sagardui, 

. Bestalde,  izenondoak sortzen ditu eta pertsonak, animaliak eta gauzak deskribatzeko erabiltzen dira. Atzizki honek joera edo ugaritasuna adierazten du.
GezurTI, beldurTI, loTI, lotsaTI, basaTI, 

- (T)ERIA:
. Pertsona-izenei eta gauza-izenei eransten zaie.
GazTERIA, biztanlERIA, makinERIA, langiLERIA, ikasLERIA, irakasLERIA ...

. Euskaraz askotan ez dago izen multzokarien beharrik; nahikoa da plurala erabiltzea: ikasleria / ikasleak, irakasleria / irakasleak ...

-TZA:
DiruTZA, sasiTZA, belarTZA, jendeTZA, hodeiTZA, harriTZA, gariTZA, basaTZA, hondarTZA ...

- TALDE:
ArTALDE, ...

- GO: 
. Multzoa, kolektiboa: ikasleGO, alkateGO, apaizGO...

Amaia 2016/04/11



Izen edo izenondoen gradua adierazteko ondoko atzizkiak erabil ditzakegu:

ATZIZKI HANDIGARRIAK:


- (h)andi: izenei lotzen zaie.

  buru + -handi = buruhandi; gibel + -handi = gibelandi;  
  sabel + -handi= sabelandi ...

- (k)ote: izenondoei eta izenei lotzen zaie.

  lodi + -kote = lodikote; mutil + -kote = mutikote; 
  liburu+ -kote = liburukote ...

- tzar: izenei loturik.

  kamioi + -tzar = kamioitzar; etxe + -tzar = etxetzar; ...

ATZIZKI TXIKIGARRIAK:


-ño: izenei loturik.

 andere + -ño = andereño; maite + -ño = maiteño; ...

- txo / -txa / -txu / -tto: izenei loturik.

  harri + -txo = harritxo; txori + -txu = txoritxu ...

- tila / -kila / -kilo: izenei loturik.

  asto + -kilo = astakilo; andra + -kila = andrakila ...

- xka / -sko: izenei eta izenondoei loturik.

  sarde + -ska = sardexka; gorri +  -xka = gorrixka; 
  bide + -xka = bidexka ...

Amaia 2015/11/10


Atzizki hauek nolabaiteko jatorria adierazten dute:

-ar / -tar / -dar: izenei eransten zaizkie jatorria adierazteko.

     -tar: silaba bat edo bi dituzten edo kontsonantez amaitzen
            diren izenekin.
       Paristar, menditar, ilargitar, hiritar, bilbotar, berandiatar, ezkertiar, txinatar...

    -dar: m, n, l letrez amaitzen diren izenekin.
       Cancundar, nepaldar, ...

    -ar: bi silaba baino gehiago dituzten izenekin eta bokalez
          edo t,d letrez amaitzen direnekin.
          Damascoar, budapestar, australiar ...    

                         ESKEMA: KLIK

-(e)ko: leku-izenei loturik jatorria adierazten du.
        Orioko, Bermioko, Gernikako, ...

Amaia 2015/11/03



                                                      Hitz eratorriak from tximeleta2

AZTERTU ONDORENGO HITZ ERATORRIAK:

Egunero, legegile, urtero, bizardun, goizero, hiltzaile, berregin, birrezkontza, berpiztu, kantari, berreskuratu, desberdin, desitxuroso, desagertu, desegin, ezgauza, ezizena, larrialdi, ezbeharra, ezikasia, arrastaka, korrika, gazte(tu), gizon(du), geuregana(tu), lodikote, mutikote, gizakote, gerrate, izurrite, lehorte, haurtzaro, gaztaro, urtaro, azaro, ikastaro, bizitza, elurtza, dirutza, aspergarri, pozgarri, maitagarri, asmakizun, ospakizun, gertakizun,euritsu, osasuntsu, bizartsu, ikusgarri, maitagarri, pozgarri, aldakor, ezkor, galkor, donostiar, bilbotar, santurtziar, sasitza, dirutza, ...

Atzizkien zerrenda: KLIK

Amaia 2015/04/20

Horrelako atzizkien bidez, GOGOA edo DESIRA (beharra) adieraz dezakegu; batez ere, gogo fisiologikoa.


. -GALE: aditzei loturik.
   Aditzoinei lotzen zaie eta "zerbaiterako 
   gogoa" adierazten du.
   lo + -gale -> logale (lo egiteko gogoa)
   asegale, goragale, botagale, edagale, jangale    pixagale ...

. -GURA: aditzei loturik.
    Aditzoinei lotzen zaie. "Zerbaiterako gogo" adierazten du, baita       "halako egoeran dagoena" ere.
         entzun + -gura -> entzungura (entzuteko gogoa)
    ikusgura, ibilgura, arrangura, negargura, botagura, hazkura,    
    logura, ikasgura, bizigura, jakingura, handigura ...

. -NAHI: aditzei loturik.
   Aditzoinei eta aditzondoei lotzen zaie. "Zerbaiterako gogoa" eta
   "halako egoeran dagoena" ere adierazten du.
           bizi + -nahi -> bizinahi (bizitzeko gogoa)
   onginahi, gaizkinahi, mintzanahi, esanahi, askonahi, ondonahi,     
   handinahi, ...

. -LARRI: kakalarri, txizalarri, ...

Amaia 2015/03/13


Atzizkien artean badira batzuk ekintza edo ondorioa adierazten dutenak:

- kuntza: izen abstraktuak sortzen ditu eta ekintza edo ondorioa adierazten du. Aditzei lotzen zaie.
 zapaldu + -kuntza = zapalkuntza
 aldakuntza, asmakuntza, aurrerakuntza, bereizkuntza,    eraikuntza, errakuntza, hazkuntza, hezkuntza, hobekuntza,  irakaskuntza, sorkuntza, zapalkuntza, ...

- dura / -tura: batzuetan ekintza eta beste batzuetan ondorioa adierazten du. Aditzei lotzen zaie.
 hedatu + -dura = hedadura
 laburdura, kutsadura, abiadura, abiadura, aztura, deitura,   egitura, elikadura, etendura, harridura, lotura, ñabardura, ohitura, zimurdura...

-(k)ada: kolpea edo ondorioa adierazten du. Izenei eta aditzei lotzen zaie.
 harri + -kada = harrikada
 bete + -kada = betekada
 zartada, makilakada, haginkada, ostikada, ahokada,
 aizkorakada, harrikada, egurkada, makilkada ...
  
 Batzuetan kantitatea: eskukada, golkokada, gurdikada, besokada, sabelkada, basokada  ...

Onomatopeietan ere erabili ohi da:
 zurrut egin - zurrutada
 bultzada, taupada, txirristada, zaplastada, ziztada,  
 zurrutada...

Amaia 2015/01/11


Atzizki hauek denbora adierazteko erabiltzen dira, eta haien bidez izenak (haurtzaro, sute...) eta adizlagunak (urtero...) sortzen dira.
Gehienetan izenei (urte + -aro = urtaro; euri + -te = eurite...) eransten zaizkie, baina bada salbuespenen bat (lehor + -te = lehorte).

     - aro: denbora-tarte luze samarrak adierazteko erabiltzen da.
                             urte + -aro = urtaro
                             gazte + -aro = gaztaro
                             heldu + -aro = helduaro
Nerabezaro, ikastaro, zahartzaro, uztaro, haurtzaro, udaro... 

-aldi: denbora-tarte laburtxoagoak adierazten ditu.
                            ikasi + -aldi = ikastaldi

Egonaldi, nekaldi, emanaldi, ibilaldi, hotzaldia, kantaldi, negualdi, 
oporraldi, hitzaldi, jaialdi, zinemaldi, egonaldi, pozaldi...

-ero/-ro: maiztasuna adierazten du eta guztietan formaren parekoa dugu.
                               urte + -ero = urtero

hilero, jaiero, arratsaldero, goizero, egunero, astero, minutuero, igandero ... 


-te: gehienbat eguraldi-gertakariekin erabiltzen da.
                               elur + -te = elurte
haizete, gerrate, elurte, lehorte ...

Gainerako kasuetan, denboraldia adierazten du, izenak aipatutako horrek iraun bitarteko denboraldia, hain zuzen ere: gosete, antzinate ...

Amaia 2014/11/26

Gaia edo materia adierazten duten atzizkiak hauexek dira:

- (k)ari: gehienbat, izenei lotzen zaie.
egun + -kari = egunkari
agerkari, urtekari, aldizkari...
edari, janari, opari..

-ki: izenei loturik materiala, haragia edo zatia esan nahi du.
arrain+ -ki = arrainki
aterki, izozki, odolki, barazki...

Aditzei loturik, zerbaiten gaia edo zerbaitetarako gauza esan nahi du.
estali + -ki = estalki

-gailu: zerbaitetarako erabiltzen den tresna.
eder + -gailu = edergailu
jostailu, edergailu, gordailu, ordenagailu, ...

-kin: zerbaiten gauza edo zerbaitetarako gauza.
erantsi + -kin = eranskin
adabakin, etekin, etorkin, hondakin...

-kizun: aditzei lotzen zaie.
eskatu + -kizun = eskakizun
eginkizun, etorkizun, ospakizun, asmakizun, ...

Amaia 2014/11/24




Atzizki batzuek joera, zaletasuna edo atxikimendua adierazten dute. Hona hemen batzuk:

- bera: izenei loturik erabiltzen da maizenik.
bihotz + -bera = bihozbera (bihotz samurra duena, pertsona ona).
sentibera, hozbera, izerbera, minbera, gaixobera, sinesbera, gosebera, egarbera, ...

- koi: izenei loturik.
etxekoi + -koi = etxekoi (etxean egotea gustuko duena).
herrikoi, elizkoi, berekoi, lagunkoi, umekoi, ...

- kor: aditzei erantsi ohi zaie.
aldatu + -kor = aldakor (aldatzeko joera duena).
Baikor, ezkor, emankor, galkor, iraunkor, damukor, hauskor, aldakor, errukior, ...

- zale: gehienetan, izenei lotzen zaie.
liburu + -zale = liburuzale (liburuak gustatzen zaizkiona).
euskaltzale, neskazale, mendizale, diruzale, pilotazale ...

Ariketak: klik.
Ariketa gehiago: klik.