. Euskal Herriak 7 probintzia eta hiriburu ditu:
- Nafarroa Beherako hiriburua Donibane Garazi da.
. Euskal Herriko euskalkiak:
XXI. mendean Koldo Zuazoren 2008ko azken sailkapenaren arabera, bost euskalki ditugu gaur egun:
- Nafar-lapurtar euskalkia: Lapurdin eta Nafarroa Beherean mintzatzen dena.
Infografia: Euskalkiak
- BIZKAIERA.
. Gernika-Lumo. Tabernara sartzen zen andreak fama txarra izaten zuen. Mutilek hartzen zituzten kanikadun limonadak eta kanpora ateratzen zieten andrei. Bera ezkondu ostean sartu zen lehen bider taberna batera.
. Lekeitio. Herriko jaiak oso alaiak ziren. Ogi-banatzaile zebilela abarketak erdi apurtuta zituela gomutatzen du, gizon batek abarketa berriak erosi zizkion Eulogioren dendan. Gizon hori oso eskuzabala zela. Dantzan aldean zituzten oinetakoekin egiten zuten.
- GIPUZKERA.
. Zarautz. Zaharragoek nola gogoratzen zuten gerra denbora. Bere gurasoei euskaraz hitz egitearren 60.000 pezetako isuna jarri zieten Donostian guardia zibilek. Don Leandro medikuak utzi zien dirua isuna ordaintzeko. Orduko dirua.
. Donostia. Pilotak nola egiten zituzten, barruan kortxoa sartuta. Gainetik, larrua. Santo Tomas egunean errenta ordaintzera joaten zen aita, eta beti zerbait ekartzen zien. "Kizkia".
. Entzuteko ipuina: "Lotako ipuie" (ikasbil.net)
- NAFARRERA.
. Arbizu. (mendebaldekoa) Txatarrak edo inauteriak, "aittun haundiya" eta "amin txikiya".
. Iparraldeko euskara: "Kalaka"rekin elkarrizketa.
- ZUBERERA.
. Barkoxe. Pika "porkeria" da. Beste hegazti batzuen habiak apurtu eta bertan jartzen ditu bere arrautzak. Beleak ere asko dira Barkoxe inguruan eta mendietan. Pierre de Saint Martin inguruan belexegak ikusten dira. Eta Barkoxen bi bele mota daude, arrunta eta beste handiago bat, haragia jaten duena.
- LAPURTERA-NAFARRERA.
Beste entzungai batzuk: klik.
Euskadi Irratia (iraupena - 29:32) . Egin KLIK entzuteko.
Hizkelkiak hizkuntza baten aldaera edo barietateak dira. Hizkuntza guztietako hiztunen artean badira, hizkuntza bera hitz egin arren, aldaera desberdinak erabiltzen dituzten hiztun-multzoak, batzuek handiak besteak txikiak. Aldaera horien arteko muga ezartzea ez da erraza, hizkelki bat zehazten duten eta beste hizkelkietatik bereizten dituzten ezaugarri guztiek ez baitute hedapen bera izaten. Geografia Linguistikoan diharduten adituek, fenomeno horiek aztertuz eta mugarteak ezarriz, arduratzen dira hizkelkiak bereizten.
Lehenengo aipamenak:Idazle zaharrenek, modu batean zein bestean, hizkuntza aldaera horiei buruzko aipamenak egin zituzten.
Euskaraz argitaratutako lehen liburuan, hau da, Linguae Vasconum Primitiae (1545) liburuan, egileak, Bernart Etxeparek, argi eta harro adierazi zuen Garaziko aldaera izan zela euskarari literatur maila eskaini ziona.
Beste idazle nafar bat, Leizarraga, izan zen lehenengo euskal itzultzailea. Berea da Vulgata oinarri izan zuen Testamentu Berriaren itzulpena. Liburua 1571ean argitaratu zen eta “Heuscalduney” izeneko sarreran, lehen aldiz gisa horretako lan bat egiterakoan euskalki-aniztasuna zela-eta, erabili behar zuen euskararekin izan zituen arazoak azaltzen ditu.
Hurrengo mendean Axularrek Geroren (1644) irakurleei adierazten zien euskaldun guztiek ulertuko zituzten esapideak erabiltzea ezinezkoa zela. Euskaldunon lurraldea politikoki zatitua egoteari egozten zion aniztasunaren arrazoia Axularrek.
Saroïhandy-ren ustez, Oihenartek, XVII. mendeko historiari eta poeta zuberotarrak, Notitia Utriusque Vasconiae (1637) liburuan hiru euskalki berezi zituen Ipar Euskal Herrian (lapurtera, behe nafarrera eta zuberera) eta beste hiru Hego Euskal Herrian (nafarrera, gipuzkera eta bizkaiera). Yrizarrek, ordea, beste modu batean ulertzen ditu Oihenartek gai honi buruz idatzi zituen atalak eta hitzaurrea. Lau euskalki bereizten zituela uste du: Ipar Euskal Herrikoa, Espainiako Nafarroakoa, Gipuzkoakoa (hemen sartzen du Arabakoa) eta Bizkaikoa.
Joanes Etxeberri Sarakoak, idazle eta mediku lapurtarrak, XVIII. mendean esaten zuen elkarri ezin ziotela ulertu Behe Nafarroa edo Zuberoako batek eta bizkaitar edo arabar batek; ez eta Otsagabia edo Erronkariko batek eta Baztango edo Lapurdiko batek ere.
Mende berekoa dugu lehenengo euskal gramatikaria, Manuel Garagorri Larramendi. Andoaindarra, euskal apologisten garaikoa. El imposible vencido gramatikan hiru euskalkiz aritu zen: bizkaieraz, nafarreraz eta lapurteraz. Ondoren Corografía de Guipúzcoa liburuan sei aipatu zituen: zuberera, lapurtera, bizkaiera, nafarrera, arabera eta gipuzkera.
Euskalkiak XVII-XVIII. mendean.
Lehenengo dialektologoa: Luis Luciano Bonaparte:
Euskalkiei buruzko ikerlanez ari garela norbait aipatzekotan ezinbestekoa da Luis Luciano Bonaparte printzea aipatzea. Euskal Herriko hainbat lekutako lankide batzuen laguntzarekin material ugari bildu zuen. Material horiek dotrinen itzulpenak eta Bibliako pasarteak ziren gehienbat. Itzulpen horietan tokian tokiko hizkera bakarrik erabiltzeko eskatzen zien, hori aztertu nahi baitzuen hain zuzen, eta agindu zehatzak ematen zizkien hizkerak jasotzeko erari buruzkoak.
Euskal Herrira bost bidaia egin zituen, datuak biltzeko eta in situ aldaerak aztertzeko. Ospetsua da oso denbora gutxian tokian tokiko euskaran hitz egiteko zuen erraztasuna.
Euskalkiak aztertzen aritu zen aldian lau sailkapen desberdin egin zituen. Laugarrengoa (1869koa) da gaur egun arte jarraitu dena eta euskalkien banaketari buruzko ikerketen oinarri izan dena. Sailkapen hori Verbe Basquen azaldu zuen eta horren arabera Mapa Linguistikoa egin zuen. Mapa horretan marraztu zituen xehetasunez euskalkien, azpieuskalkien eta aldaeren arteko mugak. Herri guztiak eta zenbait auzo eta baserri agertzen dira bertan.
Aipatutako sailkapen horretan 3 multzo handi, 8 euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera berezi zituen. Mapan multzoak, euskalkiak eta azpieuskalkiak agertzen dira.
Euskalkiak XIX eta XX. mendean.
Berriki aurkeztu da Euskararen Herri Hizkeren Atlasa.
lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan zen:
Bonapartek sortutako dialektoen banaketak duela gutxi arte iraun du erreferentzia gisa.


