Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Amaia 2011/09/10

Asier Altunaren azken lanak Zinemaldiaren Sail Ofizialean ikusiko du argia.
Altuna zinemagile bergararra bertsolaritzari buruzko dokumental bat garatzen aritu da azken urteotan, bertsogintza eta bertsolariak.
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin abiatu zuen proiektua eta aurten Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean aurkeztuko da lehiaketatik kanpo. Ondoren, urriaren 14tik aurrera zine aretoetan ikusteko aukera izango da.

Zuzendariaren esanetan: "Asmoa ez da soil-soilik bertsolaritza zer den esplikatzea, pelikula bat egitea baizik".
Euskaraz grabatu dute pelikula eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolari ezagunek parte hartzen dute.

Informazio gehiago:
HEMEN.
http://www.eitb.com/eu/kultura/bertsolaritza/osoa/755000/bertsolari-pantaila-handian/
Berria.info

Amaia 2010/11/23

"NEURRIZ ETA ERRIMAZ
KANTATZEA HITZA
HORRA HOR ZER KIROL MOTA
DEN BERTSOLARITZA."
(Xabier Amuriza)
...
. Kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldia da bertsolaritza. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere. Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote.
. Bertsolariekin elkarrizketak: Oihane Perea, Andoni Egaña 1,
. JOLASAK.
...
HISTORIA APUR BAT:
. Erromantizismo aurrea (1800-1839): Giro nekazaria da nagusi eta garaiko bertsolari ezagunenak eskolatu gabeak ziren. Fernando Amezketarra.
. Erromantizismoa (1839-1876): Bi gerrate karlisten arteko garaia da. Nekazari giroa nagusi izanik ere, giro berria nabaritzen hasten da (gai berriak: maitasuna, bakea, gerra, Euskal Herria...). Bertsolari eskolatuak ugaldu ziren. Bilintx, Xenpelar, Iparragirre, Etxahun.
. Pizkunde aurrea (1876-1935): Azken gerra karlistarekin batera azken foruak galdu zirenetik, Gerra Zibila hasi arteko urteak. Bertsolari eskolatuak: P. M. Otaño eta K. Enbeita; bertsolari eskolatu gabeak: Txirrita eta Pello Errota.
. Pizkunde garaia (1935- 1968): Bertsolaritza Euskal Herriko aldaketa sozialei egokitzen ahalegindu zen: bertsolaria kaletartu egin zen, nekazari mundutik urrundu eta hiriko giro industrial eta teknikoari egokitu zitzaion. Entzuleria ere kultura gehiagoko jendea zen. Bertso saioak ere ugaritu egin ziren, lehiaketak ospatu eta komunikabideetan ere sartu zen bertsolaritza.Basarri, Uztapide, Xalbador, Mattin eta M. Lasarte.
. Bertsolaritza soziala (1968-1977): Urte hauetan politizatu egin ziren bertsoen gaiak, kezka politikoak plazaratzen zituzten bertsolariek. Xalbador, Lopategi, Amuriza, Mattin, Lazkao-Txiki, Lizaso...
. Azken urteak (1977-...): Kultura modernoan itsasita dago gaur egun bertsolaritza. Garai honen aitzindari eta gidari Xabier Amuriza.
...............................................................................
ETB-3an eta ETB-1ean ematen dira bertso-saioak: astero urrian hasi eta maiatza bitartean.
ETB-3: ostegunetan, 22:00etan.
ETB-1: igandeetan, 13:00etan.
...
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Finala: Maialen Lujanbio txapeldun.
Informazio gehiago: http://www.bertsozale.com/
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala larunbatean izango da Barakaldoko BEC!en, 17:30etik aurrera eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du ekitaldia. (10/12/18)