
Lore Jokoak oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendeko euskal kulturarentzat, hura berpizten lagundu zutelako.
XIX. mendean, Europan, herri-kulturari buruzko interesa hedatu zen. Herriak sortutako kultura-adierazpenak aztergai eta estimagarri bihurtu ziren garaiko jende ilustratuarentzat. Euskal Herrian ere piztu zen jakinmin hura. Horren ondorioz, 1853an, lehen euskal literatura-lehiaketa antolatu zen Lapurdin. Lore jokoak izena hartu zuten, Frantziako Tolosako ohitura zahar bati jarraituz.
Lehen Lore Jokoen jatorria Frantziako Tolosan dago. 1324. urtean lehen Lore Jokoak egin zituzten hiri hartan, olerkariak goratzeko. Olerkirik onenari urrezko bioleta bat ematen zitzaion. Horregatik deitu zitzaien Lore Jokoak. Gaur egungo kiroletako domina-emateak ohitura hartan du jatorria.
Lore Jokoak urtean behin egiten ziren eta gaiak aurretiaz zehaztuta zeuden. Irabazleek jendaurrean kantatzen zituzten olerkiak.
Lore Jokoak jai giroan ospatzen ziren eta egun oso bat irauten zuten; pilota partidak, dantzak, musika eta ganadu-feriak ere izan ohi ziren.
Lehenengo Lore Jokoak Lapurdiko Urruñan egin ziren, 1853an. Anton Abadia izan zen sustatzaile nagusia.
Euskal kulturarekiko atxikimendu handia zuenez, hura bultzatzeko asmoz, lehen Lore Jokoak antolatu zituen Abadiak.
Lehenengo edizioko gaia euskaldunen emigrazioa izan zen. Urte haietan, gazte askok Amerikara jotzen zuten lan bila.
Martin Egiategik 1853ko Lore Jokoetarako egindako olerki zati honetan, Amerikara joateagatik barnean zuen tristuraz arida, eta nola sentitzen duen faltan gurasoen babesa:
(Eragin-Santillana)
Informazio gehiago:
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
- Susa-literatura
Bitoriano Gandiaga Artetxe (Mendata, Bizkaia, 1928ko urriaren 8a - Arantzazu, Gipuzkoa, 2001eko otsailaren 21a) fraidea eta euskal poeta izan zen.
- Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten. Aldizkaritan kaleratu zuen Gandiagak olerki hainbat (180 inguru) edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru).
- Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan: Elorri (1962), Hiru gizon bakarka (1974), Uda batez Madrilen (1977), Gabon dut anuntzio (1986), Denbora galdu alde (1985) eta Ahotsik behartu gabe.
- Euskal abeslariek Gandiagaren poema ugari musikatu (150etik gora) eta grabatu eta publikatu.
- Garaikide zuen Gabriel Arestiren eragina ere nabari da olerki sozialak deiturikoetan. Existentzialismoaren arrastoa ere bai.
- Mundua lehen pertsonan bereganatzen du. Ez da errealitatea jasotze hutsarekin konformatzen. Arazoek sorrarazten dioten larri-mina nabari zaio.
- Etengabeko tenka erakusten du irudi poetikoetan: errealitatea/ametsa, desira/existentzia, landa/hiria. Haren krisiak kristau-fedean aurkitzen du sendabidea.
- Gaietan zein moldeetan, gerraurreko olerkarien bideari eusten dio.
Arantza zorrotzak eta lore zuriak izaten dituen zuhaixka da elorria, Bizitzaren metafora gisa hartzen du Gandiagak, bizitzak ere nahigabe mingarrien artean tarteka pozaldiak izaten dituelako.
Bizitza eramangarri egiteko euskarria Gandiagarentzat fedea da eta Elorri poema gogoeta horiek poema eginda; lirismoz betetako poema erlijiosoa, Arantzazuko naturan girotua.
Informazio gehiago:
http://www.gandiaga.com/
http://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/bitoriano-gandiaga-1928-2001
Gandiagak irakurritako olerkiak:
http://www.susa-literatura.eus/emailuak/gandiaga/

.jpg/522454498/Ahalera%20(paradigma).jpg)
Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahal, ezin eta
nominalizazioa erabil litezke:
"Etxera joan ahal gara"
"Ezin gara joan"
"Ez daukagu joaterik"
AHALERA: Honako testuinguruetan erabili ohi dugu:
1- Gauza gertagarriak:
Lore-ontzia eror daiteke haizeak jotzen badu.
Oporretan nora joan gaitezkeen pentsatu behar dugu.
Lehenaldian, sarritan bete ez diren egintzez aritzeko:
Zu izan zaitezke lapurra. (baliteke zu izatea)
Leihotik Serantes mendia ikus daiteke. (ikusten da)
Neuk ere egin nezake horrenbeste.
- Modu eta denborari erreparatuz hiru era ditugu:
- Aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon): Eros- dezaket, etor- zaitezke...
- Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz bezalakoa; hau da, naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat galderetan eta oso ziurrak ez diren ekintzetan.
- Zuzenak dira: Ez naiteke joan / ezin naiteke joan.
- Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe da ahal eta ezin erabiltzea:
- Izan eta egon aditzekin inpertsonala egiten dela, eta ukan eta eduki aditzekin pertsonala:
Badaukat joaterik, ez dago hori egiterik ...
- Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke.
Beraz:
Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik
ARIKETAK: 1, 2
Laguntzeko: http://www.aditzak.com/
ZURE ORTOGRAFIA HOBETZEKO ONDOKO ESTEKAK ERABIL DITZAKEZU:
. Idaztarauak: s / x / z/ ts / tz / tx . Ariketak / 1 / 2 / 3 / 4 / 5
. "H" letraren erabilera . "H": ohiko akatsak
. Arauak eta ariketak
. Akats ohikoenak: 1 / 2
. Birpasatzeko araudia
. Test-fitxak
Ortografia lantzeko koadernoak ere eskuragarri dituzu: klik
Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen. Eta orain, Amerikarren festa dela pentsatuta hasi gara berriz ere ospatzen. Nortasun gutxikoak gara gero.
Noski, hemen ez zaio inoiz Halloween deitu, Arimen eguna baizik. Toribio Etxebarriak idatzi zuen: “Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.”
Mutrikun adinekoek gogoratzen omen dute gaztetan ortuetatik kalabazak lapurtu, hustu eta barruan kandelak jarrita kaleetan, atarietan jartzen zituztela. Badira urte batzuk Mutrikun Arimen egunaren ospakizuna berpiztu zutela: Gaba Beltza izendatu zuten, larunbat gauean finkatu eta izugarrizko indarra hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea!
Neguko festen ezaugarri nagusietakoa etxez-etxeko (eta atez-ateko!) kuestazio erronda da (edo izan da). Gazte taldeek baserriz-baserri eta etxez-etxeko jira egiten dute, mozorrotuta (inauterietan) edo kantuan (Santa Eskean, Olentzerotan,...) eta jakiak, dirua edo goxokiak biltzen.
Europa osoan ospatzen dira mota honetako neguko festak, eta Halloween horixe da funtsean. Eta eskatzeko hamaika formula desberdin erabiltzen dira, adibidez: "Aginaldo, aginaldo, urdaia bota ta ixilduko!" edo "emongo bozu emoizu, bestela ezetz esaizu, ate osteko haiziak hartzen amak ez gaitu bialdu!". Mutrikun, Gaba Beltzean, kalabazak atarietan jarri, eta esakera polita kantatzen zuten: "Xesteron kontra, animen alde...". Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena omen zen.
. Atzizki hauek tokia edo lekua izendatzeko erabiltzen dira, eta, horrenbestez, haien bidez izenak sortzen dira.
. Bestalde, izenei zein aditzoinei eransten zaizkie:
pilotaleku, liburutegi, itsasalde...
topaleku, erretegi, elkargune...
-LEKU: Gasteiz + -tar = gasteiztar
Peru + -tar = perutar
Sorleku, janleku, eserleku, aitorleku, dantzaleku, bizileku, atsedenleku, ...
-TEGI/-DEGI/-EGI: lan + -tegi = lantegi
arrain + -degi = arrandegi
egun + -tegi = egutegi
Usategi, biltegi, lantegi, erlategi, kiroldegi ...
-GUNE / -UNE: interes + -gune = interesgune
inguru + -une = ingurune
Hutsune, erabakigune, erdigune, bilgune, ...
-ALDE: kosta + -alde = kostalde
mendi + -alde = mendialde
su + -alde = sukalde
arratsalde, itsasalde, barrualde, barnealde ...
Multzo atzizkiak multzoa edo taldea adierazteko erabiltzen dira, eta horrenbestez, haien bidez izen multzokariak sortzen dira.
-DI / -TI:
. Gehienetan, landare- eta arbola- izenei eransten zaizkie. Atzizki hauen bidez sortutako izenek lekua ere adierazten dute.
PinuDI, pagaDI, mahasTI, sagardui,
. Bestalde, izenondoak sortzen ditu eta pertsonak, animaliak eta gauzak deskribatzeko erabiltzen dira. Atzizki honek joera edo ugaritasuna adierazten du.
GezurTI, beldurTI, loTI, lotsaTI, basaTI,
- (T)ERIA:
. Pertsona-izenei eta gauza-izenei eransten zaie.
GazTERIA, biztanlERIA, makinERIA, langiLERIA, ikasLERIA, irakasLERIA ...
. Euskaraz askotan ez dago izen multzokarien beharrik; nahikoa da plurala erabiltzea: ikasleria / ikasleak, irakasleria / irakasleak ...
-TZA:
DiruTZA, sasiTZA, belarTZA, jendeTZA, hodeiTZA, harriTZA, gariTZA, basaTZA, hondarTZA ...
- TALDE:
ArTALDE, ...
- GO:
. Multzoa, kolektiboa: ikasleGO, alkateGO, apaizGO...
Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) izenburupean, 1757an lapurteraz idatzitako gutun batzuk eta horien gaineko ikerketa argitaratu dituzte Lapurdumagerkarian Xabier Lamikiz, Manuel Padilla Moyano eta Xarles Bidegain ikertzaileek. Guztira, 50 eskutitz dira, Lapurdiko 48 lagunek Kanadako Louisburg hirian zeuden beste 45 laguni idatzitakoak. Denetariko gaiak azaltzen dira gutunetan: penak, estualdiak, egunean eguneko gertaerak...
Gehienak, emakumeek idatzirikoak.
Batek du, ordea, presentziarik handiena: igorleak hartzaileri adierazten dio hura Lapurdira itzul dadin duen desira. Horregatik titulua.
HITZ ELKARTUAK: Entzungaia.
Hitz elkartuak hitz batez baino gehiagoz osatutako hitzak dira. Hiru motako hitz elkartuak daude:
. Loturik idazten diren hitzak:
itsaso + adar = itsasadar ; jarri + leku = jarleku ; zerbitzu + gune = zerbitzugune ; adarbakar, erdialde,
. Bereiz idazten diren hitzak:
- Aposizioak: Deba ibaia, osaba Pedro, ...
- Egin, eragin, eman eta hartu duten aditz-elkarteak:
barre egin, min hartu, negar eragin...
- Lehen osagaia deklinaturik eta bigarrena deklinatu gabe dutenak: etxez etxe, kalerik kale, ...
- Bila, eske falta, erdal, euskal, giza edo itsas dutenak:
ur bila, diru eske, euskal idazleak, giza adimena, itsas ekologia,
. Marratxoz idazten diren hitzak:
- Gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, lehen osagaia deklinabide-markarik gabe dutenak.
adi-adi egon, handi-handia izan, alfer-alferrik saiatu...
- Apurka-apurka moduko bikoiztapenak, hitzaren bi osagaiek atzizki berbera dutenean.
Tarteka-tarteka, astiro-astiro, banaka-banaka...
- Zehatz-mehatz moduko bikoiztapenak, osagaietan nolabaiteko aldaketa fonetikoa izaten dutenak.
kili-kolo, dinbi-danba, txipli-txapla, zirti-zarta...
- Seme-alabak moduko hitz bikoteak, azpian eta juntagailua dutenak. Bikote horien bigarren osagaiak marka plurala hartzen du sarritan.
Senar-emazteak, zeru-lurrak, luze-zabal...
- Ezkio-Itsaso moduko leku izen-elkartuak.
Beuntza-Larrea, Iruraitz Gauna, Gamere-Zihiga...
Informazio gehiago: hemen






