Amaia
2017/03/15
.jpg/522454498/Ahalera%20(paradigma).jpg)
Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahal, ezin eta
nominalizazioa erabil litezke:
"Etxera joan ahal gara"
"Ezin gara joan"
"Ez daukagu joaterik"
AHALERA: Honako testuinguruetan erabili ohi dugu:
1- Gauza gertagarriak:
Lore-ontzia eror daiteke haizeak jotzen badu.
Oporretan nora joan gaitezkeen pentsatu behar dugu.
Lehenaldian, sarritan bete ez diren egintzez aritzeko:
Egin nezakeen lan hori, baina azkenean ez nuen egin.
2- Baimenak, eskaerak, proposamenak...
Joan naiteke hemendik? Joan zaitezke, bai.
Egiteko hoberik ez dugunez, zinemara joan gaitezke.
3- Probabilitatea:
Zu izan zaitezke lapurra. (baliteke zu izatea)
Zu izan zaitezke lapurra. (baliteke zu izatea)
4- Aukera fisikoa:
Leihotik Serantes mendia ikus daiteke. (ikusten da)
Leihotik Serantes mendia ikus daiteke. (ikusten da)
5- Ahalmen ebentuala (erronka):
Neuk ere egin nezake horrenbeste.
Neuk ere egin nezake horrenbeste.
- Modu eta denborari erreparatuz hiru era ditugu:
ORAINALDIA --- dezaket
LEHENALDIA --- nezakeen
ALEGIZKOA --- nezake
- Aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon): Eros- dezaket, etor- zaitezke...
- Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz bezalakoa; hau da, naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat galderetan eta oso ziurrak ez diren ekintzetan.
Ikus al zenezake gure etxea hor goitik?
Joan liteke, baina ez du inongo asmorik.
- Zuzenak dira: Ez naiteke joan / ezin naiteke joan.
- Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe da ahal eta ezin erabiltzea:
Aberatsa banintz, opari bana egin ahal izango nizueke
(opari bana egin niezazueke*].
- Izan eta egon aditzekin inpertsonala egiten dela, eta ukan eta eduki aditzekin pertsonala:
Badaukat joaterik, ez dago hori egiterik ...
- Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke.
Beraz:
Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik
ARIKETAK: 1, 2
Laguntzeko: http://www.aditzak.com/
Amaia
2016/11/21
ZURE ORTOGRAFIA HOBETZEKO ONDOKO ESTEKAK ERABIL DITZAKEZU:
. Idaztarauak: s / x / z/ ts / tz / tx . Ariketak / 1 / 2 / 3 / 4 / 5
. "H" letraren erabilera . "H": ohiko akatsak
. Arauak eta ariketak
. Akats ohikoenak: 1 / 2
. Birpasatzeko araudia
. Test-fitxak
Ortografia lantzeko koadernoak ere eskuragarri dituzu: klik
Amaia
2016/10/19
Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen. Eta orain, Amerikarren festa dela pentsatuta hasi gara berriz ere ospatzen. Nortasun gutxikoak gara gero.
Noski, hemen ez zaio inoiz Halloween deitu, Arimen eguna baizik. Toribio Etxebarriak idatzi zuen: “Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.”
Mutrikun adinekoek gogoratzen omen dute gaztetan ortuetatik kalabazak lapurtu, hustu eta barruan kandelak jarrita kaleetan, atarietan jartzen zituztela. Badira urte batzuk Mutrikun Arimen egunaren ospakizuna berpiztu zutela: Gaba Beltza izendatu zuten, larunbat gauean finkatu eta izugarrizko indarra hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea!
Neguko festen ezaugarri nagusietakoa etxez-etxeko (eta atez-ateko!) kuestazio erronda da (edo izan da). Gazte taldeek baserriz-baserri eta etxez-etxeko jira egiten dute, mozorrotuta (inauterietan) edo kantuan (Santa Eskean, Olentzerotan,...) eta jakiak, dirua edo goxokiak biltzen.
Europa osoan ospatzen dira mota honetako neguko festak, eta Halloween horixe da funtsean. Eta eskatzeko hamaika formula desberdin erabiltzen dira, adibidez: "Aginaldo, aginaldo, urdaia bota ta ixilduko!" edo "emongo bozu emoizu, bestela ezetz esaizu, ate osteko haiziak hartzen amak ez gaitu bialdu!". Mutrikun, Gaba Beltzean, kalabazak atarietan jarri, eta esakera polita kantatzen zuten: "Xesteron kontra, animen alde...". Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena omen zen.
Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik? klik
Hainbat entzungai: ohitura zaharrak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


